Kontraesanak gara

Maddi Etxeberria / 2018-04-10 / 641 hitz

Eiderrek elikagai ekologikoak sutsuki defendatzen ditu; bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoaren bultzatzailea da. Barazkiak lur eta guzti erosten ditu, eta uretatik pasa, lurra kentzeko, baina ez beste ezer. Pestizidarik gabeko papaia ekologikoa jan du gosaltzeko gaur, Hego Ameriketatik ekarria. Bertako produktuak, produktu ekologikoak.

Jarraitu irakurtzen

Asteburu honetan: Erroskilak

Pagotxa RZK / 2018-03-24 / 192 hitz

Asteburu honetarako, zopa eta salda asteburu hauek alde batera utzita, udaberrian sartuta jadanik eta aldartea aldatu nahirik edo, azukre gogoa ere badaukazunez, beste bizipoz bat gaurkoan, erroskila RZ zaharra. Erromatar inperioaren denboratik datorren RZ dirudienez, baina ziur lehenago ere izango zena antzekorik egin zuenik… Errazaparranda osterako aprosagorik gutxiama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoanoiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 

Jarraitu irakurtzen

Ezabatu zure arrastoa internetetik

Nakor Gonzalez / 2018-03-20 / 334 hitz

Interneten, onera eta txarrerako, dena gordeta gelditzen da; geure bizitzan zehar utzitako oinatzak begi bistan daude edonorentzat, eta horrek maiz bizitza bera baldintzatzen digu. Saretik norberaren arrastoa ezkutatzea eskubide bat da, egun bermatua ez dena. Zaila da egikaritzea baina ez erabat ezinezkoa, pauso batzuk jarraituz gero.

Jarraitu irakurtzen

Berri Txarrak 9 abestitan (eta +)

Iñaki Larrañaga / 2018-03-15 / 521 hitz

Bada garaia ozen esatekoa: hirukotearen soinuaren konpaktutasunarengatik, hirukoteko musikari bakoitzaren maisutasun teknikoarengatik, estilo askotarikoak jorratzeko gaitasunarengatik, letren zorroztasunarengatik, letren poetikotasunarengatik, letren dogmatismorik gabeko gaitasun iradokitzailearengatik, kanta puskak sortzeko erraztasunarengatik, Gorkaren lidergo indartsu bezain apalarengatik, jaio-musika-hil filosofiaren aldeko apustu ausart eta kementsuarengatik, hamaika arrazoirengatik, inoizko euskal rock talderik onenaren aitzinean gaude.

Jarraitu irakurtzen

Hizkuntza txikiak

Jean Louis Davant / 2018-03-13 / 468 hitz

Occitaniera galtzen omen da denen erraiteko gaitasunik ez lukeelako: hara zer dion Michel Serres filosofo alta goxoak, bera Agen aldeko occitaniarra delarik. Oker zabiltza jauna! Occitaniera frantsesa baino gehiago izan da luzaz, bereziki trubadurren arartez Europa mendebaleko literatura bizkortuz bere poesiaren berritasunaz.

Jarraitu irakurtzen

Antibiotikoen erresistentzia; zergatik da hain larria gizakiontzat?

Maite del Corte / 2018-03-01 / 292 hitz

Zientzilariak kezkatzen duen arazoa da orain dela urte askotik, baina gizarteak ba al daki zer den antibiotikoen erresistentzia? Zergaitik da hain arriskutsua?

Jarraitu irakurtzen