Espezismoa dute jomugan

Espezismoa jomugan. Gizaki ez diren animalien bazterketaren eta erabileraren kontrako astea izanen da hurrengoa; bertze animalien interesak gutxiesten dituen aurreiritziaren aurka lan egitekoa. Nazioartean jarri dute martxan kanpaina hori, eta bat egin du, Nafarroan, LiberAbere taldeak. Urriaren 30etik azaroaren 5era, “espezismoaren biktima guztiak gogoratu” nahi dituzte ekinaldi horren bidez.

Jarraitu irakurtzen

Normaz kanpoko emakumea, mundu arraro batean espioi

Mertxe Aizpurua / 2017-10-21 / 910 hitz

Bi aukera soilik zituen: jasanezina egiten zitzaion pobrezia onartzea ala arriskuaren amildegi estuan sartzea. Muga zorrotz horren artean hautua egitera behartuta zegoen. Eta egin zuen. 

Jarraitu irakurtzen

Anna Frank irain bezala baliatzeagatik, haren testigantza estadioan entzun beharko dute Lazioko ultrek

Jon Torner Zabala / 2017-10-25 / 193 hitz

Kokatze aldera: Lazio eta Erroma futbol taldeko ultrek gorroto dituzte judutarrak… besteak beste. Hiriburuko taldeak dira biak, eta estadio berean jokatzen dute, asteburu batean batak, hurrengoan besteak. Erromatar ultrek hego-harmailan ikusten dituzte partidak, iparraldekoan Laziokoek.

Jarraitu irakurtzen

Lingua Navarrorum eta hizkuntzakeria

Patxi Saez Beloki / 2017-10-25 / 701 hitz

Azken hatsetara eraman nahi duen hizkuntzari erasotzeko, hizkuntzakeriak erabiltzen duen tresnarik suntsitzaileena ukazioa da. Ikus ditzagun, hizkuntzakeriak euskarari eraso egiteko erabiltzen dituen ukazioetatik, hiru:

Jarraitu irakurtzen

Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Kattalin Agerre / 2017-10-15 / 145 hitz

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: “ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual”.Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela..

 

Galtzak soinean dantzan

Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea“akastasunarekin” lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.

Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.