Doan eman eta hartu

Kattalin Barber / 2017-09-15 / 550

Gauza, zerbitzu edo edozergatik ordaindu behar den mundu honetan, musu truk dena hartu-eman daitekeela uste dugu”. Premisa horretatik eta egungo kontsumo gizartearen aurkako alternatiba gisa sortu dute Nafarroako hainbat gaztek www.muxutruk.net webgunea. Proiektua ez da objektuetara mugatzen eta askotarikoak aurki daitezke bertan: liburuak, lanerako tresnak, rafting jaitsierak, elikagaiak, biolin joaldiak, zurgintza lanak, ikastaroak, rokodromoak, konponketa zerbitzuak….

Jarraitu irakurtzen

[Nor zen?] Aurelio Arteta

Pakito Ganbelai / 2017-09-12 / 312 hitz

Aurelio Arteta Errasti (Bilbo, Bizkaia, 1879ko abenduaren 2a) margolaria izan zen, Euskal Herriak eman duen onenetarikoa. Felix Arteta margolari, marrazkilari eta karikaturistaren anai zaharra izan zen. Artetaren pinturak bere garaiko hainbat estilo eta joera sintetizatu zituen, eta arte hein batez idealizatua eta malenkoniatsua sortu. Gaien aldetik Euskal Herriko pertsona eta paisaiak nabarmendu zituen: baserritarrak, arrantzaleak zein Bilboko itsasadarraren inguruko giro industrialak.

Jarraitu irakurtzen

Bi tanta baso zabalean

Iker Tubia / 2017-09-13 / 970 hitz

Lizardoia eta Aztaparreta mendiei ‘Karpatoetako eta Europako beste eskualde batzuetako jatorrizko pagadiak’ izendapena eman die Unescok. Inguru horiek babesten urteetan egin den lana aitortu dela diote bertan lan egiten duten teknikari eta basozainek. Erreserba integralak izanik, sarbidea arautua dago.

Jarraitu irakurtzen

Suizidioa, eragotz daitekeen errealitate bat

Besarkada elkartea / 2017-09-09 / 685 hitz

Irailaren 10a, suizidioari aurrea hartzeko munduko eguna. Ez dugu data horrek ematen digun aukera galdu nahi, eta agerian utzi nahi dugu beren buruaz bertze egiten duten pertsonek sekulako hutsa uzten dutela, atsekabe eta min handia.

Jarraitu irakurtzen

Jaioterritik milaka kilometrora

Mikel Orbañanos Iribar / 2017-09-09 / 1253 hitz

Gero eta gazte gehiagok aukera izaten du atzerrian kirola egiteko. Jagoba Narbarte, Uxue Bertiz eta Eneritz Larrañaga AEBetan daude denboraldi bat pasatzen. Etxetik kanpoko bizimodu berrira egokitzea kostatu zaien arren, «amets bat betetzen» ari direla diote hirurek.

Jarraitu irakurtzen

“Txakur bat ez da aspertzean bota dezakezun kamiseta bat”

Oier Morras Aranoa / 2017-09-08 / 647 hitz

Arantxa Orkoien (Iruñea, 1973) Txikas de Etxauriko kidea da. Hamar urte daramatza txakur abandonatuen bizitza hobetzen eta harrera familiak bilatzen, inolako irabazi asmorik gabe. Etxauriko txakurtegian dihardu boluntario gisa. Sakrifizio handia eskatzen duen lan bat izan arren, oraingoz ez du asmorik amore emateko.

Jarraitu irakurtzen

Kate guztiak hautsi eta aske izan nahi dutelako

Edurne Elizondo / 2017-09-08 / 1230 hitz

Nik aske izan nahi dut”. Martarenak dira hitzak. Sorterria utzi, eta alaben bila etorri zen Nafarroara. Haurren aitak atera zituen amaren etxetik, bizitza hobe baten aitzakiarekin. “Engainatu ninduen”. Ondoko erkidego batean bizi da Martaren erasotzailea, orain, elkarrekin dituzten bost alabetatik laurekin. Martak urte luzez izan du senar tratu txarrak eman dizkion gizon hori. “Baina ni jada ez naiz emakume bera”. Aski zela erabaki zuen Martak, Iruñeko Emakumeak Artatzeko Udal Zerbitzuko profesionalen laguntzarekin. “Zerbitzu horretan aurkitu dut behar nuen babesa; hor, azkenean, aurkitu nuen errateko nuena nork entzun”.

Jarraitu irakurtzen