Arimen eta beldurraren gaua

Ainara Arratibel Gascon / 2015-10-31 / 1019 hitz

Irlandan du jatorria Halloween jaiak. Euskal Herrira ere iritsi zen arimen gaua, eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten. Egun, agerikoa da Ameriketako Estatu Batuen eskutik etorritako jaiaren merkantilizazioa. Erroetara itzultzearen alde azaldu dira asko.

Jarraitu irakurtzen

Postontziari zirrikitu bila

Ander Gartzia Badiola / 2015-11-01 / 857 hitz

Ohar bat pasatu zioten joan den astean Jasone Betanzosi. Aurrerantzean karrotxo berri batek egingo dio lagun bere ibilbidean. Postaria da Betanzos, eta goizero Bilboko Uretamendi auzora igotzen da, autobusez, eta gero handik oinez jaitsi Errekaldera. Sei bat kilometro egunean. Karrotxo berria ere horia da, baina, orain arte erabiltzen zituztenen aldean, poltsa handi bat du aurrean eta beste bat atzean. Ez daude eskutitzez beteak; paketeak eramateko dira.

Jarraitu irakurtzen

Haur bakarraren politika amaitu da

Jone Amonarriz / 2015-10-30 / 435 hitz

Demografia kontrolatzeko «inoizko neurririk zorrotzena» bertan behera utzi du Txinak. Biztanleriaren zahartzea geldiaraztea du erronka. Bi haur izatea legezkoa izango da

Jarraitu irakurtzen

Xabi Murua (‘Enbaxadoreak’ dokumentala): “Euskal hiztunengan eragin nahi dugu”

Aitor Abaroa / 2015-10-20 / 774 hitz

Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko hiru ikaslek San Frantziskora egindako bidaia baliatu dute bertako Euskal Etxean biltzen den jendearen bizipenak iruditan batzeko. Dokumentala amaitzeko crowdfunding kanpaina jarri dute martxan.

Jarraitu irakurtzen

Sardiniarrak eta euskaldunak, antzinako jatorri bera

Paolo Francalacci / 2015-10-27 / 691 hitz

Gizakiaren DNAn dagoen informazioak ez du bakarrik pertsona bat osatzeko beharrezkoa den proiektuaren berri ematen, haren historiaren aztarnak ere erakusten ditu, eta arbaso guztiak inplikatzen dituen prozesu baten emaitza da. Izan ere, pertsona guztiek partekatzen dute DNAren % 99, eta aldakuntzen ondorioa da bata bestearengandik desberdin egiten gaituen zatitxoa, mutazioak esaten zaien horiena, aurreko belaunaldietatik heredaturikoa.

Jarraitu irakurtzen

Azkenean, ETB Iruñerrian LTD bidez

Urtzi Urkizu / 2015-10-27 / 373 hitz

Dena zen oztopo, dena zen zailtasun, dena zen garesti UPNren Nafarroako Gobernuarentzat zein PPren Espainiako Gobernuarentzat. Ezin zela. Aitzakiak makina bat ziren ETBko kateak Nafarroan digitalki ez eskaintzeko. Aldatu da, ordea, Nafarroako Gobernua, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin loturiko akordioari esker, Iruñerrian ETBko lau kateak lurreko telebista digitalaren bidez ikus daitezke dagoeneko. Geroa Baiko eledun Koldo Martinezen arabera, ETBren seinalea digitalki zabaltzeak ez dakarkio kosturik Nafarroako Gobernuari. Horrek «agerian» uzten du UPNk orain arte «arrazoi ideologikoengatik» jarri dituela trabak, Martinezen irudikoz.

Jarraitu irakurtzen

Sagar jotzearen erritmoan

Ion Orzaiz / 2015-10-25 / 466 hitz

Kirikoketa. Musika tresna baino anitzez ere gehiago da. Tradizioa da, folklorea, ofizioa… Eta erabat galdu den bizimodu baten oihartzuna. Ki-ri-ko-ke-ta. Hitz onomatopeikoa. Egurrezko mazoek sagarrak zanpatzean oholaren kontra egiten duten hotsa. Azken bi hamarkadetan, gainera, jaialdi baten izena ere bada: Kirikoketa Besta. Atzo egin zuten, hamaseigarrenez, Arizkunen (Nafarroa).

Jarraitu irakurtzen