Urtzi Odriozola: “Euskal bideo-jokoen erreferentziazko komunitatea izan nahi dugu”

Saioa Baleztena / 2015-12-05 / 442 hitz

Duela urtebete aurkeztu zenuten, Durangoko Azokan, Game Erauntsia komunitatea. Noiz eta nola suertatu zitzaizuen ideia?

2014ko udan hasi ginen. Euskal Herrian bideo-jokoen inguruan aritzen diren hainbat youtuber egon arren, bideo-jokoen inguruko zaletasuna kopartitzeko baliagarria zitekeen komunitate bat sortu asmoz zebilen lagun bat laguntza eske etorri zitzaidanean. Webgune bat egitea pentsatu genuen eta azkenean, webgune sinple bat izatetik komunitate handi bat izatera pasa gara.

Jarraitu irakurtzen

Ez dute azken hatsa izan nahi

Urtzi Urrutikoetxea / 2015-12-10 / 942 hitz

Ipar Amerikako lautadetako herri boteretsuenetako bat izan zen sioux nazioa. Gaur egun sei mila hiztun baino ez ditu, horietako erdiak Pine Ridge erreserban. Lakoten hizkuntza arrisku bizian da, baina ez dute itxaropena galdu. Haur eta helduekin ari dira lakotera berreskuratzeko lanean.

Jarraitu irakurtzen

Heldu da euskal hedabideen euskarria Telegramera

Ander Agirregabiria Lasagabaster / 2015-12-01 / 178 hitz

“Geurealbisteakbot” du izena eta Telegram sare sozialean harpidetuta eskuratu daiteke mugikor, tablet zein ordenagailurako. Doan informazioa uneoro eta berriztuta heltzen da hartzaileengana, euskara izanik oinarria.

Jarraitu irakurtzen

«Lehen pausoa eman dugu: bidegurutzera iritsi garela ohartzea»

Garikoitz Goikoetxea / 2015-12-02 / 917 hitz

Euskararen biziberritzea aldaketa prozesuan dagoela uste du Kike Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Berrikusi eta berrikasi dokumentua landu dutenetako bat da; Topagunearen altzoan elkartu dira hamar lagun, eta euskararen biziberritzeari buruzko gogoetak egin dituzte. Besteak beste, adostasun politikoa eta soziala lortzea ezinbestekoa dela ohartarazi dute. Aukera badela dio Amonarrizek.

Jarraitu irakurtzen

Herri batzordeen lana ‘Egunkaria’-ren sorreran

Txumai Iturria / 2015-12-01 / 558 hitz

Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urtemuga gertu dugun honetan, orduko bizipenak kontatzera animatu nau kazeta honek. Garai hartan Argia-ko langile eta EHE eta EKBko partaide izanik, gertutik jarraitu ahal izan nuen euskarazko egunkariaren sorreraren inguruko prozesua.

Jarraitu irakurtzen