Tradizioa traizionatuz

Angel Aldarondo / 2015-09-22 / 241 hitz

‘Amama’

Zuzendaria: Asier Altuna. Aktoreak: Kandido Uranga, Iraia Elias, Amparo Badiola, Ander Lipus. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 103 minutu.

Asier Altuna beti izan da zinemagile ausarta, irmoa eta kementsua, erronka handien maitalea. Bere filmografian ondo erakutsi digu, batez ere bere film labur ospetsuenetan. Bere estiloari leial, Amama-n bere unibertso guztia bildu du. Mimo handiz, xehetasun guztiak ahitu arte landu ditu, baserriaren tradizioa apurtzeko gai diren belaunaldien arteko gatazkak kontatzeko, modernitatea ekar dezakeen edozein saialdi geldiarazten duten sustraien zama desestaliz.

Jarraitu irakurtzen

Tabakaleraren aitzakiaz

Jabier Muguruza / 2015-09-20 / 399 hitz

Orain dela gutxi, idazle donostiar batek zera bota zidan, tupustean: «Jabier, gauzak gaizki planteatzen ari gara esaten dugunean administrazioak ez duela kulturarako dirurik jartzen; kritika hori ez da zuzena, ez da zehatza, kulturan dirutza handiak gastatzen baitira hemen: eraikin ikaragarriak, ebentoak noiznahi, sekulako azpiegiturak, jende pila bat proiektu erraldoi horietan guztietan lanean… Kalkulua egingo bagenu, hemen bertan, Donostian, azken urteotan zenbat miloi euro joan diren, harrituta geldituko ginateke. Kulturan dirua gastatzen da, barra-barra gastatu gainera, dirurik jasotzen ez dugunok geu gara; kultura egiten dugunok, arte-diziplina desberdinetako egileak (‘sortzaileak’ esan zuen berak, baina niri hitz hori ez zait sobera gustatzen)».

Jarraitu irakurtzen

Ezberdin, baina berdinak

Ihintza Elustondo / 2015-09-18 / 713 hitz

Izan gorra, gurpil aulkian egon, edo itxuraz arazorik ez izan, ez dute inor baztertu ‘Jendartean bidaide’ antzezlana osatzerakoan. Kilometroen eskariz zuzendu du Alex Tellok inklusibotasuna lantzen duen obra.

Jarraitu irakurtzen

«Lehiaketa bereziki gogorra izaten da euskal film batentzat»

Igor Susaeta / 2015-09-18 / 1192 hitz

Lana dela-eta, urtean 300 bat pelikula ikusi behar izaten ditu Jose Luis Rebordinosek (Errenteria, Gipuzkoa, 1961). Donostiako Zinemaldiak irauten duen bederatzi egunetan, aldiz, bakanen bat. «Ez dut astirik izaten». Jaialdia beretzat erresistentzia fisikoko proba bat izaten dela dio, umorez. Goizeko zazpietan jaikitzen da, eta nekez oheratu 01.30ak baino lehen. «Nire egitekoa da gonbidatuei ongietorri egitea, jaialdiaren abegi ona adieraztea, ekitaldi ofizialetara joatea… Orain Kursaalean, orain Tabakaleran, orain Maria Cristinan…». Bestela ere hara eta hona ibiltzen da: Buenos Aires, Berlin eta Cannesko «azoketan», eta Paris, Londres, Los Angeles eta New Yorken, besteak beste, «pelikulak ikusten eta kudeketa lanean». Bosgarren urtea du karguan.

Jarraitu irakurtzen

«Oso modu librean egin dut filma, inongo presiorik gabe»

Ainhoa Sarasola / 2015-09-17 / 2023 hitz

Ibilbide luzea egina badu ere, zuzendari gisa bakarkako lehen fikzioko filma du Amama Asier Altunak (Bergara, Gipuzkoa, 1969). Donostiako 63. Zinemaldian Sail Ofizialean lehiatuko da euskarazko lana, eta asteleheneko estreinaldiaren atarian «nahiko lasai» dagoela dio. «Maiatzerako nahiko behin betiko bertsioa genuen, eta denbora asko izan dut pelikula mimatzeko; azkenerako, nahi nuen lana egin dut azkenean. Baina ekoizle ere banaizenez Marianekin [Fernandez] batera, azkenean beste lan batzuekin nahiko estresatuta ibili gara. Orain, dena dago martxan, eta pelikularekin konfiantza handia dut».

Jarraitu irakurtzen