68ko maiatza gogoan [I]

Joxe Iriarte Bikila / 2018-05-23 / 1023 hitz

Duela berrogeita hamar Euskal Herrian, diktadura kriminal baten pean bizi ginen;  munduan zehar, borroka iraultzaileak, grebak, eta sozialismoarekiko atxikimendua hedatuz zihoazen. Hango eta hemengo lurraldeetan, iraultzaren satorrak bere burua agertzen zuen. Hori uste genuen behintzat. Egoera gogorra bezain zirraragarria, kilikagarria, emozioz eta itxaropenez josia zen.

Jarraitu irakurtzen

Estereotipoen aurkako zubia

Kerman Garralda Zubimendi / 2018-05-05 / 667 hitz

EHUko Lehen Hezkuntzako ikasleek Euskal Herria zer den erakutsi diete Errusiako Unibertsitateko bi irakasleri. Kulturartekotasuna sustatu nahi dute bideoen bidez.

Jarraitu irakurtzen

Gatazkak gatazka, bidea egin

Itziar Ugarte Irizar / 2018-05-02 / 738 hitz

Munduko milioika haurrentzat, eguneroko lan erantsia da eskolarako bidea: luzeegia, eta arriskutsua zenbaitetan. Gatazka armatuak, hondamendi naturalak, pobrezia eta bestelako faktoreak daude atzean. ‘Eskola bideak’ erakusketak hainbat istorio jarri ditu ikusgai Donostian.

Jarraitu irakurtzen

Zabor teknologikoko 4.500 Eiffel Dorre

Gazteberri.eus / 2018-04-25 / 877 hitz

2016. urtean zabor elektronikoko 44,7 milioi tona metriko (MT) sortu ziren mundu osoan, hots, urte bakar batean 6,1 kilo biztanle bakoitzeko. 2014. urtean sortutako zabor elektronikoa biztanleko 5,8 kilokoa izan zen. Zabor horrekin guztiarekin urte bakar batean 4.500 Eiffel Dorre eraiki daitezke.

Jarraitu irakurtzen

Taste atlas; zer jaten dute munduan?

Gaztezulo / 2018-04-24 / 62 hitz

Munduko zaporeak dastatzeko prest?

Bidaiatzerakoan, batzuek monumentu eta museoak bisitatzen dituzte, beste batzuek dendak, ingurua, eraikinak… eta badira itzuli gastronomikoa egiten dutenak. Azken horietakoa bazara, maletak egin aurretik eman begiratu bat Taste Atlas mapa interaktiboari! Bertan, herrialde bakoitzean, eta bertako eremu ezberdinetan ohikoena edo ezagunena den jakia aurkituko duzue; zeren zain zaudete zuen urdailak zoriontsu egiteko? Egin klik irudian eta deskubritu plater berriak!

Kalpona Akter, ehungintzako langilea: «Hiru milioi andre daude zuentzako arropa egiten lan baldintza latzetan»

Kristina Berasain Tristan / 2018-04-18 / 1547 hitz

Bangladeshko ehungintzan baldintza eskasetan ari diren langileen ahotsa da Akter. Rana Plaza lantegia erori zenetik bost urte bete diren honetan —1.138 langile hil ziren—, segurtasuna hobetzea ekarri zuen ituna iraungitzear dela ohartarazi du.

Jarraitu irakurtzen

Misha Becker, hizkuntzalaria: «Elebitasuna kaltegarria dela uste dute AEBetan»

Kerman Garralda Zubimendi / 2018-04-17 / 486 hitz

Beckerrek salatu du Ameriketako Estatu Batuetako gizarteak interes falta handia duela txerokiaren inguruan. Hizkuntza biziberritzeaz txerokiak soilik arduratzen dira, eta galtzeko arriskuan dago.

Jarraitu irakurtzen