Pilotaren aterpe goxoa

Iker Tubia / 2017-09-21 / 1050 hitz

Labrit frontoiak 65 urte bete ditu aurten, eta dokumentala aurkeztu dute Iruñean, han bizi izandako historiak kontatzeko. Pilotaleku garrantzitsua da, Iruñearen erdigunean dago. Pilota ez ezik, kultura, dantzaldiak, boxeoa eta ekitaldi politikoak ere hartu ditu urte hauetan.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera

Praktikatu AEK / 2017-09-10 / 308 hitz

AEK-k 2017/2018 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du, %100 afektiboa, gizarteak hiztun berri aktibo gehiago irabazten jarraitzeko.

Era berean, aurkezpenean, Jone Goirigolzarrik, Deustuko Unibertsitateko irakasleak aurkeztu du “Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera” dekalogoa.

Jarraitu irakurtzen

Zartaginik gabeko otorduak

Lander Muñagorri Garmendia / 2017-09-20  / 986 hitz

Elikagaiak gordinik jateko joera gero eta gehiago hedatzen ari da. Adituek diotenez, arraina, haragia eta barazkiak era horretan janda, propietaterik ez da galtzen; baina, era berean, neurri ugari hartu behar dira kalterik ez eragiteko.

Jarraitu irakurtzen

Txantrea. Iruñeko auzoaren izenaren dekalogoa.

01. Gure auzoa beti deitu da horrela?

Ez. Gure auzoa eraiki den lurren lehenbiziko izena Urrutia izan zen (1255. urtea) –euskara zaharrean ‘ugaldeaz bestaldean dagoena’– eta Kaskalleta (1291) –‘kaskailu ugariko lurraldea, eremu harritsua.– Magdalena ahaztu gabe, zubiaren eta ondoko lurren izena. Auzoaren gaurko izena 1774. urtetik aurrera dokumentatzen da toki-izen bezala.

02. Zergatik deitzen da Txantrea gure auzoa?

Urrutiako eta Kaskalletako lurretan katedraleko txantreak ondasun askotxo zituelako, ardantzeak batez ere.

03. Orduan, zer esan nahi du Txantrea izenak?

Txantrearen esanahia “xantrea” edo “txantrea” da. Txantre hitzak jatorri frantsesa du eta hitz hori bai gaztelaniak eta baita euskarak ere mailegu bezala hartu zuten katedraleko koroa zuzentzen zuen pertsona izendatzeko. Garrantzi handiko dignitate bat zen, zeinak gaztelaniaz chantría izena hartzen zuen eta euskaraz xantregoa.

04. Toki-izen frantsesa da?

Ez. Euskarak eta gaztelaniak mailegutzat hartu zuten hitz hura, baina toki-izena ez da frantsesa, “futbol zelaia” toki-izen ingelesa ez den bezalaxe.

05. Gaztelaniazko toki-izena da?

Ez. Espainiako toponimia aztertu dugu eta maiz aurkitu ditugu beste katedraletako txantreekin lotutako toki-izenak. Leku horiek guztiek El Chantre –pertsonari dagokionetan- edo La Chantría –dignitateari edo karguari dagokionetan–  izenak hartzen dituzte. Baina inon ere ez dugu “Chantrea” aurkitu.

06. Euskal toki-izen bat da?

Bai. Euskarazko hitzak dira  txantre edo xantre, gaztelaniaz chantre esaten den bezala.  Beraz, toki-izena euskal hitz horretaz eta –a artikuluaz osaturik dago: Txantre-a.  Ezinezkoa da azaltzea Txantrea gaztelaniazko chantría-tik abiatuta. Inolaz ere ez da toki-izen hibrido bat, ez gaztelania-euskarazkoa, ezta frantsesa-euskarazkoa ere; hain zuzen ere txantre hitza euskal hitz bat delako, chantre gaztelaniazko hitza den bezalaxe. Bi hizkuntzotan, hori bai, frantsesetik hartu zuten mailegu hura. Halaber, Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat toki-izenek argi erakusten dute Txantrearen jatorri euskalduna: Txantrelarre (txantrearen belardia) Uharte Arakilen; Txantresoroak (txantrearen soroak edo alorrak), Etxauribarrean; Txandrenea, Hernanin eta Arantzan, eta Txantrenea, Irunen edo Beran, ‘txantrearen etxea’…

07. Eta Txandrea?

Gure auzoa sortu zenean, izendapen herrikoi hori ematen zitzaion.  Harrigarria da ahoskera hori bakarrik euskaratik azal daitekeelako eta, gainera, Iruñean 1732. urtean jada dokumentatzen delako: Txandregaña. Baita Hernanin eta Arantzan ere: Txandrenea.

08. Orduan, nola idatzi beharko litzateke toki-izena?

Nafarroako Gobernuak 100.000 toki-izen nafarren ortografia arautzeko erabili zituen arauei jarraikiz, Txantrea idatzi beharko litzateke.

09. Zein da une honetan auzoaren izendapen ofiziala?  

Txantrea.

Nafarroako Gobernuak horrela ebatzi zuen 212/1992 Foru Dekretuan. Han erabaki zen Txantrea zela auzoaren izendapen ofizial bakarra, eta ordutik hona inork ez du Foru Dekretu hura ezeztatu.

10. Zer egin behar dute Txantreako kolektiboek Iruñeko udalak izendapen ofizial bakarra erabil dezan?

Txantreako kolektiboek honako hau eskatu dute era ofizial batean: “Berretsi dadila Txantrea dela auzoaren izendapen ofizial bakarra, euskaraz zein gaztelaniaz; Nafarroako Gobernuak 1992. urtean ebatzi zuen bezala”.

 

Non aparkatu nuen autoa?

Sustatu.eus / 2017-05-26 / 184 hitz

Ibilgailua kalean uzten duten askoren eguneroko buruhaustea. Non utzi nuen atzo nire autoa? Badira, nola ez, horretarako sortutako hainbat aplikazio. Eta duela gutxi, Googlek ere jarri du aukera hori GMaps tresnan

Jarraitu irakurtzen

Aintzane Encinas, Realeko kapitainaren idatzizko agurra

Ainara Arratibel Gascon / 2017-05-12 / 220 hitz

«Duela hamahiru urte amets bat hasi zen niretzat. Denbora nire bihotz taupadak bezain azkar joan dira urte hauetan. Amets bat izan da niretzat, eta Realean jokatzen hasi nintzenetik ez diot irribarre egiteari utzi. Jokatzeak ametsak sortzen ditu».

Jarraitu irakurtzen