Iñigo Exposito: «Norvegiarrek ez dute eztabaidatzen»

Uxue Gutierrez Lorenzo / 2020-04-28 / 645 hitz

Mendiek eta itsasoak ezaugarritzen dute Norvegia, eta bertan da Exposito urtarriletik. Lasaiago bizi da, eta bakardadeaz gozatzen ikasi du. Petrolio eta gas asko dagoen arren, garraio elektrikoa da nagusi.

Jarraitu irakurtzen

Itxaso Aranguren. Camagueyn bizi den zumaiarra«Kuban asko dago hondartzez gain»

Iñigo Satrustegi / 2020-04-29 / 508 hitz

Arangurenek bere begiez ezagutu nahi zuen Kubako errealitatea. Bertan topatu duena gustatu zaio zumaiarrari: jendea, ingurune naturalak, baita lanerako topatu duen proiektua ere.

Jarraitu irakurtzen

Margot Duhalde, zeruetako bideetatik barna

Joseba Aurkenerena / 2020-04-26 / 683 hitz

Ainitz izan ziren XVI. mendetik XX. mendeko erdialdera arte, itsaso zabala zeharkatu eta Ameriketarako bideari ekin zioten euskaldunak. Gehien-gehienak haien egoera ekonomikoa hobetu nahian abiatu ziren kontinente berrirantz, baina izan ziren ainitz ere, arrazoi politikoengatik abiatu behar izan zutenak; Frantziako Iraultza eta ondorengo zapalketa, karlistadak, bi gerla handiak, 1936ko guda, frankismoaren zapaltze sistematikoa… izan ziren, besteak beste, euskaldun ugari Ameriketara haizatu zituzten kalapitak. Hala eta guztiz ere, gehienetan miseriatik atera beharra izan zen emigrazio handi honen egiazko hauspoa. Milaka joan ziren eta milioiak dira gaur amerikar diasporan euskaldunen ondorengotzat haien burua jotzen dutenak. Horietako bat genuen Margot Duhalde, Luhusotik artzain eta laborari gisa joandako mutil baten biloba edo arralaba.

Jarraitu irakurtzen

Ekintzaren koloreak

Ainhoa Sarasola / 2020-04-24 / 1260 hitz

Jose Luis Zumeta margolaria hil da, 81 urterekin. Espresionismo abstraktuaren eta figurazioaren mugetan jardun zuen, eta bere margo bizien indarra izan zuen marka nagusi, gerra osteko euskal artistarik esanguratsuenetako bat izateraino.

Jarraitu irakurtzen