Influentzien marketina, Influenzer?

Arkaitz Sukuntza / 2018-01-24 / 312 hitz

Influentzien marketina betidanik existitu da, azken finean, guregan influentzia bat izaten dute gustuko ditugun pertsona horiek, edota miresten ditugunak. Gaur egun ordea, eta sare sozialak sortu zirenetik aurrera batez ere, influentzien mugimendua geroz eta garrantzitsuagoa bihurtu da eta geroz eta gehiago ikusten da sare sozialetan.

Jarraitu irakurtzen

Hartzaren neguloa eta euskal inauteria

Joseba Aurkenerena / 2019-02-03 / 777 hitz

Herri guztiek beren animalia  totemikoak izan dituzte, eta euskaldunon artean hartza izan da mende luzeetan mirespen eta begirunea jaso dituena. Gure arbasoen gogoan hartza zen biziaren ametsa, etengabeko gurpil ibilkaria hobekien islatzen zituena. Neguan lotan gelditzen da udaberriaren zain, Amalur berberari gertatzen zaion bezalaxe, eta hartza esnatzean lurra esnatzen zaigu. Bere loaldi eta esnatzearekin urtero errepikatzen zaigun  biziaren zikloa irudikatuz.


Jarraitu irakurtzen

Desagertuko eta sortuko diren lanbideak

Gazteberri / 2019-01-30 / 1142 hitz

Urte gutxi barru, ohiko hainbat lanbide desagertuko omen dira, baina prozesu horretan, sormena, adimen soziala eta trebetasun-maila handia ardatz duten beste hainbat lanbide ere sortuko dira

Jarraitu irakurtzen

Egungo heroina

Amaia Nausia Pimoulier / 2019-01-31 / 510 hitz

Etxe ondoko kalean asteak eman zituzten lokal batean lanak egiten. Egunero pasatzen ginen bikotekidea eta biok parketik edo eskolatik bueltan haurrekin etxerako bidean, eta egunero espekulatzen genuen: «Zer izanen ote da?». 

Jarraitu irakurtzen

Ixtebe Pellot, Lapurdiko azken kortsarioa

Joseba Aurkenerena / 2019-01-27 / 838 hitz

Euskal marinelak sona handikoak izan ditugu beti, balea eta bakailao arrantzan aritu ziren luzaz, Islandiako eta Ternuako itsaso hormatuetan ibili ziren oso aspalditik eta beharra zutenean, sareak eta arpoiak utzi, eta ezpataz eta zizpoletaz armaturik, itsasontzi arrotzak erasotzeari eta barruan zeramaten guztia ebasteari ekiten zioten.  Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko portuak euskal itsaslapur eta kortsarioen habiak ziren. Horietako bat dugu Ixtebe Pellot hendaiarra, askoren ustez, Euskal Herriko azken kortsarioa izan zena.

Jarraitu irakurtzen