Itzalita ere irauten duen sua

Julen Aperribai / 2021-03-02 / 493 hitz

Duela 25 urte utzi zuten Sarajevo Bosniako serbiarren tropek, Daytongo Akordiotik gutxira. 11.000 lagun inguru hil zituzten lau urtean. Gerrako zauriek eta etnien arteko ezin ulertuek herritarren bizitza eta herrialdearen egitura zeharkatzen dituzte oraindik. Bideoa albistearen barruan.

Jarraitu irakurtzen

3D inprimatzaile batean sortutako izokina jango zenuke?

Jaione Dagdrommer / 2021-02-26 / 40 hitz

Ilar, alga eta onddo proteinekin sortutakoa da eta 3D inprimatzaile batek inprimatua. Minutu gutxitan prest dago . Benetako izokinaren itxura berdina du eta zaporea ere antzekoa omen da.

Jarraitu irakurtzen

Gainazalen bidez ez; batez ere, aerosolen bidez transmititzen da SARS-CoV-2a

Ana Galarraga / 2021-02-02 / 238 hitz

Orain arteko ebidentzietan oinarrituta, SARS-COV-2 birusaren transmititzeko modu nagusia arnasbideetatik igortzen diren tantaxkak eta aerosolak inhalatzea dela berretsi du Nature zientzia-aldizkariak, webgunean argitaratu duen artikulu batean. Horrekin batera, gogorarazi du, berez ezinezkoa ez bada ere, oso arraroa dela gainazaletan eta objektuetan egon daitezkeen birusen bitartez kutsatzea.

Jarraitu irakurtzen

Frances Northcutt (1943): Houston, nik salbatu nuen Apolo 13 misioa

Uxue Razkin / 2021-02-19 / 755 hitz

1970ko apirilaren 13an, Apolo 13 espazio-ontziak lurra utzi eta bi egunetara, Jack Swigert astronauta NASArekin harremanetan jarri zen. “Ok, Houston, we’ve had a problem here” (“Houston, arazo bat izan dugu”). Erlojuak gaueko bederatziak eta zortzi minutu markatzen zituen. Oxigeno deposituak lehertu ziren, astronautak 320.000 kilometrotara zeudela. Egoera larria zen. Baina denok ezagutzen dugu istorio hau. Jakina denez, misioak porrot egin zuen. Halere, ez zen espero zitekeena bezain tragikoa izan.

Jarraitu irakurtzen

Txinako gobernuak mutil gazteak “femeninoegiak” izatea eragotzi nahi du

Jaione Dagdrommer / 2021-02-19 / 348 hitz

Txinako gobernuarentzat “maskulinitate krisi bat existitzen da” zeinak herrialdearen etorkizuna arriskuan jartzen duen. Hori dela eta mutil gazteen artean dagoen feminizazioa ekiditeko plan bat proposatu du.

Jarraitu irakurtzen

Ikusle arruntaren koplak

Samara Velte / 2021-02-05 / 228 hitz

Joan den astean euskarazko sare sozialen paisaia malkartsua —telefono eta Internetekoena, besteak azkenaldian nahiko faltan ditugu eta— zeharkatu du Iruñerriko gaztetxo batzuek egindako bideoklip batek. Gizon arruntaren koplak, rural-trap estiloan: sardeak, epentesiak, buruko estalkiak eta txandalak, gaiztotasunaren eta gizonkeriaren halako estetika punki bat irudikatzeko asmoz.

Jarraitu irakurtzen