#MeToo kanpaina: San Antonio Spurs, animatzaile taldea kendu duen NBAko lehenbizikoa

Jon Torner Zabala / 2018-05-24 / 275 hitz

San Antonio Spurs saskibaloi frankiziak erabaki du Silver Dancers emakumezkoen animatzaile taldea kentzea, eta sortzea familia osoari zuzendutako ikuskizunak eskainiko dituen talde mistoa. Erabakia, NBA ligako klub batek lehenbizikoz hartua, kokatzen da #MeToo kanpainaren testuinguruan, zeina sortu zen AEBetako zinemaren sektoreko hainbat emakumek salatu zutenean sexu abusuak sufritu dituztela. Spurseko ordezkarien hitzetan, zaleen artean nahikoa interes pizten ez zuelako kendu dute animatzaile taldea.

Jarraitu irakurtzen

Intsektuak jatea, moda bat baino gehiago

Gazteberri / 2018-05-30 / 802 hitz

Intsektuekin ekoiztutako elikagai berriak gure dendetara iritsi dira. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak munduan den gosearekin amaitzeko intsektuak haztea eta jatea gomendatzen du. Erakunde horren arabera, baliabide errentagarria eta ekologikoa da eta proteina, koipe eta mineral kopuru handiak ditu.

Jarraitu irakurtzen

Norbere datuak azalaren azpian txertatuta

Camille Bass-Wohlert / 2018-05-27 / 486 hitz

Sustatzaileek onurak baino ez dituzte nabarmentzen. Norbere datuak azalaren azpian txertatzeak bizimodua errazten diela diote erabiltzaileek. Badira, ordea, arriskuez ohartarazten dutenak, bai osasun mailakoez baita datuen babesari dagozkionak ere. Suedian gero eta jende gehiago ari da inplante elektronikoak jartzen eta haiekin giltzak edota sarbide txartelak ordezkatzen.

Jarraitu irakurtzen

Macronen sari pozoitsua: migratzaile bat libratu, gainerakoak kondenatu

Mikel Garcia Idiakez / 2018-05-29 7 151 hitz

Zirku erromatarrean nola, hala altxatu du hatza gorantz Emmanuel Macron enperadoreak: Parisko balkoi batean zintzilik geratu zen umea erreskatatzeagatik famatu egin den Maliko Mamoudu Gassamaren egoera legeztatzea erabaki du. Umerik erreskatatu ez duten gainerako migratzaileak, ordea, lehoietara bota ditu, bere Gobernuak Immigrazio Legeari egindako erreforma gupidagabearen bidez.

Jarraitu irakurtzen

Euskara, erakargarri

Iñaki Martinez de Luna / 2018-05-25 / 200 hitz

Euskaldundu diren gazte arabar asko ez dira euskaraz bizi eta ez dute hizkuntza hori beren-berekitzat jotzen. Bereziki, familia eta giro erdaldunetan sozializatu direnak.

Jarraitu irakurtzen

Eskizofreniaren eta kalamuaren arteko lotura argitu dute

Edu Lartzanguren / 2018-05- 25 / 137 hitz

Kalamuaren THC osagaia eta nerabezaroan garaturiko eskizofrenia lotzen dituen mekanismoa identifikatu du, lehen aldiz, EHUko ikertzaile talde batek. «Beti lotu izan dira biak, baina ez genekien nola», esan du Leire Uriguen ikerketaren zuzendariak. Saguei eman diete THCa denbora luzez, eta hor ikusi dute gaiak asko kitzikatzen duela serotoninaren 2A errezeptorea. Ikertzaileek uste dutenez, errezeptore horretan dago eskizofreniaren eldarnioen jatorria gizakietan.

Jarraitu irakurtzen