Himalaiaraino iritsi da jendetza

Ainhoa Larretxea Agirre / 2018-10-17 / 960 hitz

Orain arte ohikoak ziren Nepal inguruko mendietarako trekkingak. Orain, bidaia horiei 8.000 metroko mendi tontorretarako bidaia antolatuak gehitu zaizkie. Gero eta enpresa gehiagok antolatzen dituzte horrelako bidaiak, eta jende anitz dabil mendian horrelako espedizioetan.

Jarraitu irakurtzen

Ezin arbelean idatzi: ‘Alardea’

Arantxa Iraola / 2018-10-10 / 1165 hitz

Irailaren 8an, atzo hilabete, Hondarribian ikur beltz eta txistu artean desfilatu behar izan zutenetako batzuk dira: gazteak, Jaizkibel konpainiaren hats berria. Arbuio mezuak ez zaizkie arrotzak; lehendik ere atzeman dituzte. Eskolan-eta gutxiengo sentitu dira usu, eta ez dute erarik izan gaiaz solastatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Estibalitz Sasiolakoa, gure lehen emakume olerkaria

Joseba Aurkenerena / 2018-10-07 / 852 hitz

Gezurra badirudi ere, ez da gauza handirik aitatu gure literaturan olerkiak idatzi zituen lehen emakumeari buruz, eta azalpen txipi hau egiteko, Patri Urkizu Lezoko idazle eta ikerlari bikainak 2005ean, Baionan argitaratzen den Lapurdum izeneko aldizkariaren hamargarren zenbakian plazaratu zuen artikulua baliatu dut. Patri Urkizuk aipaturiko artikuluan aitortzen digunez, Debako artxiboetan ibilia da Estibalitz Sasiolakoaren arrastoen atzetik, eta segidan jorratuko ditugun datuak aurkitu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Amaia Arranz: “Egiptora joan nintzen lehen aldian, negar egin nuen, hunkituta”

Ana Galarraga / 2018-10-08 / 518 hitz

Zientzia-gaiak gutxitan iristen dira komunikabide orokorretara. Badira salbuespenak, ordea, eta horietako bat izan da Amaia Arranz Otaegui arkeobotanikariaren azken ikerketa: gaur egun Jordania den eremuan, duela 14.000 urte talo-itxurako ogia egiten zutela frogatu dute.

Jarraitu irakurtzen

Benetako ekintzaileei aitorpena

Kristina Berasain Tristan / 2018-10-06 / 358 hitz

Denis Mukwegek eta Nadia Muradek jaso dute Bakearen Nobela, sexu indarkeriaren kontra borroka egiteagatik: Mukwegek emakume bortxatuak sendatzen ditu, eta Murad EIren esklabo izan zen

Jarraitu irakurtzen

Arantzazurako aldapak

Garikoitz Goikoetxea / 2018-10-04 / 1720 hitz

Euskara batuaren urteurreneko kongresua gaur hasiko da Arantzazun. Kate baten mugarria izan zen 1968ko biltzarra: prozesu bat zen batuaren jaiotza. Talka ideologikoa izan zen, eta belaunaldi artekoa

Jarraitu irakurtzen

Euskara Batuak 50 urte. Lexikoaren sorrera: «Eta hau nola esan?»

Itziar Ugarte Irizar / 2018-10-02 / 1230 hitz

Hitz guztiak dira garai batean sortuak, testuinguru baten oinordekoak. Euskararen kasuan, atzo goizekoak dira gaur hain ohiko bilakatu diren asko. Euskara batua 1968an finkatu ondotik sortu ziren, unibertsitatean, irratian, medikuarenean hizkuntzak lekua egingo bazuen.

Jarraitu irakurtzen