«Elizak harrapatu duen ondare guztia herriei itzultzea lortu behar da»

Garikoitz Goikoetxea / 2016-01-23 / 516 hitz

Orain zortzi urte, ezustean, Nafarroan hasi zen Elizaren immatrikulazioen gaia hizpidea jartzen. Ondasunak bere izenean jartzen ari zela ikusita, horren kontrako plataforma bat sortu zuten; helburu dute «herriari» bueltatzea ondare hori. Plataforma horretako ordezkaria da Jose Mari Esparza (Tafalla, Nafarroa, 1951). Ondasun horiek «berreskuratzeko» dituzten asmoen berri eman du.

Jarraitu irakurtzen

Mikel Ayestaran: “Nabilen tokietan, propagandak informazioak baino indar handiagoa du”

Sustrai Colina / 2016-01-24 / 1.572 hitz

Egia omen da gerra ororen lehen biktima. Egiaren autopsia egitera edo egia lurperatzera ote doa kazetaria frontera? Honatx arkeologia ariketa zintzo bat

Jarraitu irakurtzen

«Aurreiritzi asko daude asturieraren inguruan»

Aitor Biain / 2016-01-22 / 468 hitz

«Hiztun gutxi eta arrisku asko» dituen hizkuntzetako bat da asturiera. Hala ere, arrisku horiek uxatzen saiatzen ari da Anxel Del Rio (Oviedo, Espainia, 1983). Urteak dira asturieraren eta asturiar hiztunen eskubideak aldarrikatzen diharduela. Gasteizen izan da egunotan horren berri ematen.

Jarraitu irakurtzen

«Ikasgelan nire lekua topatzen dut»

Iñaki Aramaio / 2016-01-21 / 518 hitz

Sistemen analista, irakaslea, eskolako zuzendaria eta GEN alderdiko zinegotzia. Horixe dena da Graciena Goicoechandia (Las Flores, Argentina, 1968). Nafarrak zituen aitona-amonak, eta haien sorterria ezagutzea bizitzan gertatu zaion gauzarik inportanteena dela dio.

Jarraitu irakurtzen

«Nire kasuan, gorputzaren parte bat da literatura, alde fisiko bat»

Juan Luis Zabala / 2016-01-21 / 1.258 hitz

«Karramarroen / antzera, oroimena / itzulbidean», dio Juan Kruz Igerabideren (Aduna, Gipuzkoa, 1956) Udako haikua-k, Lainoa janez (Erein) poema liburuaren barruan. «Bizitzaren errepaso bat» da liburua, egilearen hitzetan. «Errepaso horretan, zer geratzen da? Bizipen batzuk, gizakiok ditugun miseriak eta pozak, minak…». Liburu honen kasuan, euriaren galbahetik pasatu eta destilatua, euria baita poema guztiak batzen dituen ardatz nagusia.

Jarraitu irakurtzen

«Jendeak dio rapak euskaraz ez duela ondo ematen; ni ez naiz batere ados»

Idoia Eraso / 2016-01-20 / 1.230 hitz

Disko berria aurkezteko gaztetxe zein antzokietan jotzen ari dira 2ziokoak. «Jendeak deitu gaitu, eta deitzen segitzen du. Denetan ibiltzen gara, Euskal Herri osoan». Kontzertuen artean geldiune bat egingo dute Kursaalen Bertso Egunean bi kantu interpretatzeko, horietako bat egunerako bereziki egina.

Jarraitu irakurtzen

«Espero genuena baino askoz hobea izaten ari da ikastetxeen erantzuna»

Urtzi Urkizu / 2016-01-17 / 482 hitz

2014ko irailean estreinatu zuten Gu ta gutarrak, eta ordutik saioko zuzendaria izan da Zaloa Mendez (Bilbo, 1974). Ikastetxeen arteko lehiaketa berriak programa horren «espiritua» gordeko duela iragarri du.

Jarraitu irakurtzen