Azkue fundazioa / 2016-02-23 / 222 hitz
“Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatu da igandean eta hori aprobetxatuz, UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera Europako hizkuntzen mapa berria aurkeztu dugu.”
Azkue fundazioa / 2016-02-23 / 222 hitz
“Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatu da igandean eta hori aprobetxatuz, UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera Europako hizkuntzen mapa berria aurkeztu dugu.”
Aitor Biain / 2016-01-20 / x hitz
«Egun mendian duguna artzaintzari esker dugu». Hala dio eta hala frogatu du Arantza Aldezabal EHUko ikerlariak (Pasaia, Gipuzkoa, 1967). Izan ere, mendiko artzaintza uzteak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertu ditu Aldezabal buru den EHUko Biologia eta Ekologiako ikerlari taldeak. Neiker-Teknaliarekin elkarlanean egin dute ikerketa, eta lehen ondorioak argitaratu berri dituzte. «Ondorio ekologikoetan zentratu gara batez ere». Hala ere, mendiko artzaintza desagertzeak ekarriko lituzkeen ondorioak askotarikoak direla dio; sozioekonomikoak, esaterako. Horiek neurtzen dihardute egun.
Jon Rejado / 2016-01-19 / 261 hitz
Oroimena galtzea da Alzheimerren gaitzaren adierazle eta ondorioetako bat. Horren atzean dagoen arrazoiaren berri eman du Nature Neuroscience aldizkariak. Are gehiago, ikerlariek prozesu hori gerta ez dadin «tresna molekular bat» erabili dute saguetan egindako saioetan, eta animaliek oroimenari eustea lortu dute. Ikerlana hiru doktorek zuzendu dute: Shira Knafok (Ikerbasqueko kide eta EHUko irakaslea), Jose Antonio Estebanek (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Cesar Venerok (UNED).
EHNE Bizkaia eta Steilas / 2015-10-14 / 633 hitz
Pasa den irailaren 10ean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte sailburua 2014-2015 ikasturtearen hasiera-ekitaldian izan ziren, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekitaldiari hasiera emateko, Mercedes Renobales katedratikoak inaugurazio-hitzaldi bat egin zuen. Hitzaldi magistralaren izenburua ezinago adierazgarria da: «Transgenikoak, zergatik ez?». Hitzaldiaren ostean, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta lehendakariak berak hitza hartu zuten, eta bi-biek normaltasunez onartu zuten Renobalesen hitzartzea, zeina ez baitzen, inondik ere, neutrala izan.
Ainhoa Sarasola / 2015-10-02 / 378 hitz
Bere ikerketa jarduera ebaluatu du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta, orain lau urte bere buruari jarritako helburuak bete ez ezik, gainditu ere egin ditu arlo gehienetan. 2011-2014ko Ikerketa Planaren emaitzak aurkeztu zituen atzo EHUko Gobernu Kontseiluan, eta ikerkuntza jarduera «finkatu» egin dela ondorioztatu du. Lau urteotan gora egin du defendatutako doktore tesien kopuruak, aurreikuspenak gaindituta gainera, eta igo egin dira Europatik jasotako finantzaketa, nazioarteko aldizkarietan argitaratutako lanen kalitatea eta enpresen sorrera ere. Euskaraz landutako tesi kopuruak ere gora egin du lau urtean: 25etik 43ra igo dira.
Ainara Arratibel Gascon / 2015-09-16 / 1095 hitz
Euskal Herriko Unibertsitateko ekitaldietan moldatuta entzungo da hemendik aurrera ‘Agur, jaunak’ kantua. Iragan astean entzun ahal izan zen horrela estreinakoz. ‘Andreak’ hitza sartu, eta jaungoikoari egindako erreferentzia kendu dute, berdintasuna eta inklusioa bermatzeko.
Kattalin Miner / 2015-09-11 / 246 hitz
Atzo jakin ahal izan genuenez, Agur Jaunak kantuaren hitzak aldatu zituzten EHUko irekiera ekitaldian. Hain zuzen ere, bi aldaketa omen dituzte kantuaren hitzek: jaunak ez ezik, andreak ere agurtzen dituen esaldia gehitzea eta kantutik Jaungoikoa desagertzea.