Hamaika usadio suaren bueltan

Gaur gauean sua piztuko dute Euskal Herriko herri gehienetan, San Joan gaueko ospakizunetan. Tokian toki berezitasunak ditu usadioak, baina beti daude suarekin, urarekin edo landareekin loturik.

Jarraitu irakurtzen

Rosa Maria Calaf: «Jakintza ukatzea da menderatzeko era bat»

Iker Tubia / 2016-06-08 / 604 hitz

Kazetari ezaguna, 93 herrialdetan berriemaile aritu da Calaf, TVEren mikroa eskuan. Sari anitz jaso ditu bere jardunarengatik, eta, erretiroa hartuta ere, hitzaldiak eta eskolak ematen ditu orain.

Jarraitu irakurtzen

3D, medikuntza iraultzear

Iker Tubia / 2016-06-04 / 1041 hitz

Ez da etorkizuneko kontua. 3D inpresioa osasun alorrean sartu da dagoeneko, eta Euskal Herrian ere hasiak dira horrekin egindako modeloak erabiltzen. Adituek uste dute medikuntza irauliko dutela luze gabe; izan ere, enpresa batzuek diote organoak inprimatzea lortu dutela.

Jarraitu irakurtzen

«Andre ijitoak beti izan dira feministak»

Iker Tubia / 2016-05-06 / 600 hitz

Ijito Feministen Elkarteko lehendakaria da Maria Jose Jimenez, eta Espainiako hondarreko hauteskundeetan, Podemosen zerrendaburu izan zen Salamancan. Gizarte langilea eta aktibista feminista da.

Jarraitu irakurtzen

Gutxi, baina onak

Iker Tubia / 2016-04-09 / 1331 hitz

Gosearen garaia da orain, ezin duzulako askorik eskaini. Saskiak ahal dugun bezala egiten ditugu». Ricardo Anton Lasterrak horrela azaldu du udaberriko egoera. Izan ere, barazki ekoizlea da bera, eta kontsumo taldeekin egiten du lan. Gutxi, baina udaberriak baditu bere produktuak: zainzuriak, orburuak, ilarrak, kukuluak, babak, baratxuri freskoak…

Jarraitu irakurtzen

Neskatoak, kanpoan lan egitera behartutakoak

Iker Tubia / 2016-03-04 / 813 hitz

1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta nagusiki Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera. Jon Abrilek haien testigantzak bildu ditu ‘Neskatoak‘ dokumentalean.

Jarraitu irakurtzen

Mundu bat sakelakoei begira

Iker Tubia / 2016-02-26 / 840 hitz

Fokuak Bartzelonari so paratu ditu sakelako telefonoen industriak aste honetan. Edo flashak. Han izan da MWC sakelakoen nazioarteko kongresua. Astelehenean hasi, eta atzora arte, hamaika gailu aurkeztu dituzte. Sakelako modularrak, eSim txartel berriak, argazki kamera hobeak… Bidea argitzea izan dute helburu.

Jarraitu irakurtzen