Gabarra, izebergaren punta

Jon Torner Zabala / 2016-06-09 / 795 hitz

Kalapita ederra sortu du ditxosozko gabarrak. Badakizue, Athletic-eko neskek Liga irabazi dute baina ospakizunen baitan itsasadarrean barrurako ibilaldia ez sartzea erabaki zuen klubak, gizonezkoek iaz Superkopa irabazi zutenean ere ez zelako halakorik izan, gaizki ulertu ez badut. Entzungo zenituzten erreakzioak. Zale asko haserre agertu dira mutilek Liga irabazi dutenean –azkenekoz 1984an– gabarra atera delako, baita alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariak ere. Zenbait kazetarik ere gogor kritikatu dute erabakia, epelago beste batzuek

Jarraitu irakurtzen

Printzesa baino, neska honek nahiago du hot dog bat izan

Mikel Garcia Idiakez / 2016-06-13 / 247 hitz

Dantza-eskolan Printzesen Eguna antolatu zuten eta 6 urteko Ainsley estatubatuarrak erabaki zuen nahiago zuela saltxitxa-ogitartekoz mozorrotuta joan. Argazkia sare sozialetan zabaldu eta segituan ikur bilakatu da neskatoa: aniztasunaren ikur, askatasunarena, haurtzarotik ezarritako eskema zurrun eta sexistetatik ateratzen direnena.

Jarraitu irakurtzen

Xanta Sousa. Txinga eramailea: “Saiatu naiz demostratzen gauzarik txikienek ere balioa dutela”

Iker Tubia / 2016-06-12 / 1164 hitz

Hogei urte dira Brasil atzean utzi zuela eta Lesakara bizitzera joan zela Sousa. Txinga eramaile gisa askotan jantzi du txapela, eta marka hautsi zuen maiatz hondarrean. Ibardingo bentetan egiten du lan.

Jarraitu irakurtzen

Laranja osoa edo bi zati?

Ihintza Elustondo / 2016-06-10 / 1040 hitz

Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek? Galdera horri erantzun nahian, ‘Kaixomaitia.eus’ harremanetarako webguneak inkesta bat egin du, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean. Datuek argi erakusten dute laranja erdiaren ideia oraindik bizi-bizirik dagoela gizartean.

Jarraitu irakurtzen

Euskarak mendez mende iraun du. Benetan?

Juan Inazio Hartsuaga / 2016-06-08 / 302 hitz

Egia da noski, hainbaten ahotan sarritan entzuten dugun esaldi hau. Gutun berau eta honen irakurleak lekuko, urrunago jo gabe. Halere ez da egia osoa. Beste hainbesteko egia litzateke esango bagenu euskara etengabe hiltzen aritu dela mendez mende eta duela hogei mende zuen lurraldearen zatitxo batean baino ez dela bizi gaur egun.

Jarraitu irakurtzen

Loa amesgaizto

Ainara Arratibel Gascon / 2016-06-09 / 1448 hitz

Populazioaren %30ek insomnioa jasango du noizbait, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera. Euskal Herrian gero eta ohikoagoa da arazoa. Adituek egoera hori aitortu dute, baina gogorarazi dute loa ez dela gauza perfektu bat, eta ez larritzea dela loezina gainditzeko lehen urratsa.

Jarraitu irakurtzen