Tori, nire edukiak zuretzat opari

Egoitz Lizaso / 2020-02-14 / 340 hitz

Denbora asko pasatzen dugu sare sozialetan, gero eta gehiago. Ez dugu horretarako inolako azterketarik behar. Twitterren txio batean aipamena egin didatelako, Facebooken aspaldiko gelakide baten mezua jaso dudalako edo Instagramen aste honetako story-a ez dudalako argitaratu, beti dugu zereginen bat, ezinbestean egin beharrekoren bat sarean, edukiren bat utzi beharra. Hori Whatsapp, Telegram edo Signaleko mezuak irakurri eta erantzun ondoren, nola ez.

Jarraitu irakurtzen

Elena Lazkano: “Robotak gure antzeko portaera izatea garrantzitsua da guretzako, pertsonentzako” #Zientzialari (129)

Kultura zientifikoko katedra / 2020-01-17 / 68 hitz

Robot lagunak edo robot sozialak gure egunerokotasunean gurekin bizitzen izango ditugun horiek dira. Beste robot motekin gertatzen ez den bezala, robot sozialei gizakiekin elkarrekintza naturala izatea eskatzen zaie, gure antzeko portaera erakusten dutenean gertutasuna sentitzen baitugu.

Robotika sozialaren gaian sakontzeko, Elena Lazkanorekin, UPV/EHUko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala saileko irakasle eta ikertzailearekin, hitz egin dugu.

Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.