Mandeuliei tulun-tulun

Maialen Belarra / 2016-02-02 / 571 hitz

“Zezenei joarea mandeuliak uxatzeko jartzen zaie. Guk ere zeregin hori dugu, baina kasu honetan mandeuliek espiritu txar guztiak irudikatzen dituzte. Joareen tulun-tuluna entzundakoan ez dira hurbiltzen ausartuko», halaxe azaldu du Egoitz Gorosterrazu iturendarrak, gosaltzen ari zen bitartean. Udaberriaren etorrera ere iragartzen dute joare hotsek. Atzo zubietarren eta aurtiztarren ttuntturroak elkartu ziren Iturenen (Nafarroa), eta gaur bisita itzuliko diete iturendarrek. Ostegunean hasi ziren inauteriak Malerreka ibarreko txoko horretan, baina atzoko eta gaurko egunak izaten dira nabarmenenak eta jendetsuenak”

Jarraitu irakurtzen

Euskararen apologista sutsua

Ane Urrutikoetxea / 2016-01-29 / 818 hitz

Lider kulturala, euskararen apologista eta polemika sortzailea dira Manuel Garagorri Larramendi (Andoain, 1690 — Loiola, 1766) deskribatzeko erabili diren hitzak. Hizkuntzaren erabilerarako normak idazten lehena izatearekin batera, Larramendik euskara defendatu zuen irmoki, eta hizkuntzaren etsaien aurka gogor egin zuen. Hil zela 250 urte bete dira gaur, baina Larramendik hasitako eztabaidak bizirik dirau.

Jarraitu irakurtzen

Ezer ez duenari ordainarazi

Adrian García / 2016-01-27 / 532 hitz

Tradizionalki asilo eskatzaileen eskubideak errespetatu dituen lurraldea izan da Europa iparraldea. Baina eskuin muturrak gora egin ahala, joera hori desagertu egin da. Danimarkak atea kolpez itxi die errefuxiatuei, haien eskubideak murrizten dituen lege bat onartuta. Parlamentuak atzo onartu zuen iheslariei ondasunak konfiskatzeko eta familiarekin elkartzeko baimena luzatzeko legea. Aginteko Alderdi Liberalak zentro-eskuineko blokeko hiru aliatuen babesa jaso zuen —eskuin muturra barne—. Oposizioko Alderdi Sozialdemokratak ere neurria defendatu du. Aldeko 81 botorekin eta kontrako 27rekin onartu dute lege murriztailea.

Jarraitu irakurtzen

Ordua, lau euro eta erdi

Malen Aldalur / 2016-01-25 / 240 hitz

Umea zaindu eta etxeko lanak egitearen truke, ordua, lau euro eta erdi eskaini zioten orain gutxi lagun bati. Ordaindu gabeko lanak etengabe egiten ditugun hiruzpalau lagunek, irmo esan genion, baldintzak onartezinak zirela. Tabernako lana utzi berri du beste adiskide batek “berean” lana irten zaiola-eta. Ingeniari bezala hasiko da, hilean 300 euro gutxiagoren truke. Txalotu genuen erabakia: “aukera ona izan daiteke muturra sartzeko”.

Jarraitu irakurtzen

«Elizak harrapatu duen ondare guztia herriei itzultzea lortu behar da»

Garikoitz Goikoetxea / 2016-01-23 / 516 hitz

Orain zortzi urte, ezustean, Nafarroan hasi zen Elizaren immatrikulazioen gaia hizpidea jartzen. Ondasunak bere izenean jartzen ari zela ikusita, horren kontrako plataforma bat sortu zuten; helburu dute «herriari» bueltatzea ondare hori. Plataforma horretako ordezkaria da Jose Mari Esparza (Tafalla, Nafarroa, 1951). Ondasun horiek «berreskuratzeko» dituzten asmoen berri eman du.

Jarraitu irakurtzen

Mikel Ayestaran: “Nabilen tokietan, propagandak informazioak baino indar handiagoa du”

Sustrai Colina / 2016-01-24 / 1.572 hitz

Egia omen da gerra ororen lehen biktima. Egiaren autopsia egitera edo egia lurperatzera ote doa kazetaria frontera? Honatx arkeologia ariketa zintzo bat

Jarraitu irakurtzen

Nirea niretzat, zuena niretzat

Jakes Goikoetxea / 2016-01-22 / 171 hitz

Nirea, niretzat. Gurea, niretzat. Zuena, niretzat. Jakina eta asaldatzeko modukoa zen Eliza katolikoak Nafarroan mila ondasunetik gora jarri zituela bere izenean, bere egin zituela, besterik gabe, bereak zirela esanda. Ez da Nafarroako kontua bakarrik, ordea: Eliza katolikoak hala jokatu du Gipuzkoan (388 ondasun), Araban (72) eta Bizkaian (65) ere.

Jarraitu irakurtzen