Adi adimen artifizialarekin

Edu Lartzanguren / 2016-02-24 / 1.164

Lehen aldiz, ordenagailu batek go jokoan irabazi dio gizaki txapeldun bati. Askotan ohartarazi dute adimen artifizialaren arriskuaz, baina azken boladan jende ezagun asko esaten ari da, tartean Stephen Hawking fisikaria, benetako aukera dagoela makinek gizakiak deuseztatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Zientziako mantal ikusezinak

Iker Tubia / 2016-02-18 / 1.160 hitz

Mileva Maricek Albert Einsteinen aurkikuntzetan izandako parte hartzeak eztabaida bizia sortzen du. Dena den, Maric ahantzitako zientzialari handia izan zen, eta haren lana ez da oraindik aitortu. Hori izan da emakume zientzialari askoren patua: historia liburuetan ikusezin bihurtu dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro

Asier Sarasua / 2016-02-15 / 370 hitz

Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (Phoebastria immutabilis) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako Papahānaumokuākea naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko . Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.

Jarraitu irakurtzen

Nola aurkitu dituzten grabitazio uhinak

Sustatu / 2016-02-12 / 656 hitz

LIGO esperimentuaren emaitzei esker, zientzialariek grabitazio uhinak detektatu dituzte, atzo iragarri zutenez. Frogatua geratu da grabitazio indarrek espazio-denbora tolesten dutela, eta erlatibitatearen teoriaren predikzioak (berriz ere) berretsiak geratu dira. Nola prestatu da esperimentua, eta ze uhin zehatz detektatu dute? Jarraian azaltzen saiatuko gara.

Jarraitu irakurtzen

Astronomian ere, babiloniarrak lehenak

Juanma Gallego / 2016-01-31 / 532 hitz

Babiloniako astronomoek uste zen baino hamalau mende lehenago erabili zituzten kalkulu geometrikoak Jupiter planetaren mugimendua igartzeko, ‘Science’-k argitaratu duenez

Jarraitu irakurtzen

Herri oso bat ziztaden beldur

Jone Amonarriz / 2016-01-31 / 1.290 hitz

Txikiek dezaketenaren metafora dira. ‘Aedes aegypti’ eltxoek milaka lagun ziztatu dituzte hilabete gutxian, eta zikaren epidemiak zabaltzen jarraitzen du Amerikako kontinentean. Birusaren eta hura hedatzearen arrazoiak ikertzen ari dira adituak. Kezka nagusitzen ari da osasun erakundeetan.

Jarraitu irakurtzen

Mendiko arropa garbitzen

Edu Lartzanguren / 2016-01-29 / 845 hitz

The North Face, Columbia, Mammut eta beste etxe ezagunetako mendirako arropa eta osagaietan PFC gai toxikoak daudela esan du aste honetan Greenpeace taldeak. Decathlonek ere erabiltzen ditu. Industriak gai horrekiko duen menpekotasuna eta aukerak aztertu dituzte adituek.

Jarraitu irakurtzen