«Ezinduekin lan eginez ikasi dut zertarako balio duen dantzak»

Ainara Arratibel Gascon / 2015-11-27 / 524 hitz

«Pertsona guztiek egin dezakete dantza, hala nahi badute». Becky Siegel dantzariak (Denver, Kolorado, AEB, 1959) hala azaldu du dantza inklusiboaren abiapuntua. Horixe izango du hizpide, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatutako formakuntza ikastaroaren barruan igandean emango duen hitzaldian.

Jarraitu irakurtzen

Euskara biziberritzeko hamar urrats

Margaritxon / 2015-11-26 / 224 hitz

Txerra Rodriguez-en Garaigoikoa blogeko bideo batean aurkitu dugu hizkuntza biziberritzeko dekalogoa.

Ikusiko duzuenez, ez dago espresuki gure hizkuntzarentzat pentsatua baina… blogeko soziolinguistak berak esaten duen moduan, “galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko”

Jarraitu irakurtzen

Akuilari: Hizkuntza eskubideen aplikazioa

Hizkuntz Eskubideen Behatokia / 2015-11-24 / 117 hitz

Honatx Hizkuntz Eskubideen Behatokian azken hilabeteotan prestatzen ibili garen mugikorrerako aplikazio berria: Akuilari. Dagoeneko aplikazioa eskuragai dago Google Play Store-n (Android) eta Itunes App Store-n (Apple iOS).

Jarraitu irakurtzen

Norberaren erakusleihoa

Iker Tubia / 2015-11-24 / 1.271 hitz

Sare sozialak erabat hedatu dira, eta horrek harremanak izateko bide berriak ireki ditu. Asko dira sare horiek beren irudia sortzeko erabiltzen dutenak, batzuetan fikziokoa. Arazo ere bilaka daiteke, besteen oniritziaren eta erantzunen morroi bihurtzeraino.

Jarraitu irakurtzen

“Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua

Jon Torner Zabala / 2015-11-18 / 413 hitz

Ainhoa Azurmendiren (@AinhoaAtxur) txioak jarri gaitu Espainiako 2. B-ko eta maila baxuagoetako arbitroak biltzen dituen Sindikatuaren arrastoan. Asteburu oro jasaten dituzten erasoak salatu eta neurriak har daitezen lortzea da kolektiboaren helburu nagusia. Gertaera isolatuak ez direla erakutsi aldera, indarkeria kasu ahalik eta gehienak blogean jasotzen dituzte, arbitroek idatzitako aktetan oinarrituta.

Jarraitu irakurtzen

Mendizaletasuna irakasgai

Unai Ugartemendia / 2015-11-17 / 809 hitz

Euskal Herrian badira mendia ikasgelara, mendiko jarduerak akademiara, eramateko egitasmoak, jendea prestatzeko edota lan aukerak eskaintzeko. Durangoko Kirolene ikastetxe publikoan, mendiko ikasketak irakasten dituzte. Horrez gain, UEUk graduondoko bat abiatu du aurten.

Jarraitu irakurtzen

Zuzendu, mesedez

Martin Rezola Clemente / 2015-11-16 / 197 hitz

Alaba txikia haserre antzean etorri zaigu etxera. Notak eman dizkiete, eta euskaran 7,9 atera du bakarrik.-Nota ona da -esan diot-. Ez kezkatu. -Aita, si da nire hizkuntza! Saiatu naiz azaltzen baietz, bere hizkuntza dela… etxean, guraso eta ahizpen artean, baina ez amonarekin, osaba-izebekin, ezta ere ikastolako patioan, lagunekin, atletismoan, musikan, marrazketan…

Jarraitu irakurtzen