Googlek ilargira iritsi nahi du Lunar XPrize ekimenarekin

Lehenago ere aipatu izan dugu nola teknologiaren alorreko hainbat enpresa eta ekintzaile espazioa esploratu nahian dabiltzala. Horretan dabiltza Elon Musk eta SpaceX edota Jeff Bezos eta Blue Origin. Googlek ez dauka misio edo ekimen propiorik, baina Lunar XPrize sariketa asmatu du ilargira kostu baxuko proiektuak bidaltzearen erronkarekin. 30 milioi euroko lehiaketa bat da, eta parte-hartzaileei jartzen zaien erronka da ilargi-ibilgailu bat ekoiztu, ilargian lurreratzea, 500 metroko ibilbidea egitea han eta HD kalitateko bideo eta irudiak bidaltzea bueltan.

Jarraitu irakurtzen

Iruñea: historia poltsikoan (Nabarralde)

Zuhaitz Ordoki / 2016-05-21 / 190 hitz

Azken 200 urteetan ez da egon bakerik ezagutu duen euskaldun belaunaldirik, eta atzerago begiratuta ere egon dira hamaika bataila, borroka eta matxinada. Dena den, azken 60 urte hauetako gatazkak gure iraganari gorputza moldatu diola iruditzen zait, testuinguru historiko bat eman digu eta bertan kokatu. Arrano beltza aldarrikapenak, Amaiurko gotorlekuak, literaturak, kantugintzak… iruditeria kolektibo bat sortu dute behin izan genuen Estatu edota Erresumaren existentzia barneratzeko. 2012an inflexio puntu bat bizi izan genuen, eta ordutik hona bizkaitar eta gipuzkoar bati baino gehiago entzun diet kostaldeko nafarrak direla azpimarratzen.

Jarraitu irakurtzen

“Alex Kidd in Miracle World”-en euskarazko bertsioa, deskargatzeko prest

Gurean, Game Erauntsian, bideojoko klasikoen euskaratze prozesuak erritmo ona darama! Aurreko astean, “Pokémon Ruby”-ren itzulpen proiektuaren berriarekin batera, amaitu dugun lehenengo proiektua, “Super Mario Bros.” alegia, gure web gunean eskuragarri utzi genizuen. Gaur, Mariorekin lehiatzeko edo, SEGA konpainiaren maskota ohiaren lehenengo abenturak berriz ere argia ikusten du; eta oraingoan euskaraz badaki!

Guztia irakurri (gamerauntsia.eus) »»

1757an lapurteraz idatzitako gutun batzuk topatu dituzte Londresen

Berria / 2016-04-26 / 126 hitz

Baionatik Kanadara zihoan Le Dauphin ontziari bidea moztu zioten Ingelesek, 1757an. Han topatutako agiriak Londresko artxiboan gorde zituzten, eta hantxe egon dira, harik eta Xabier Lamikiz irakasleak topatu dituen arte. Bere tesia egiteko High Court of Admiralty artxiboetan arakatzen ari zela egin zuen topo lapurteraz idatzitako 50 eskutitz ingururekin.

Jarraitu irakurtzen