Txikitatik panpina sexy bihurtzea amets

Mikel Garcia Idiakez / 2018-03-25 / 1564 hitz

Gero eta umeago dakite sexy hitzak zer esan nahi duen, sexy egotea dela bidea eta helburua. Bagenekien emakume helduak objektu sexual bihurtu nahi dituela merkatuak, baina haurtzarora ari da luzatzen sexualizazioaren itzal arriskutsua. Ikusi bestela Bratz edo Monster High estiloko panpinen ugaritzea, haurrentzako makillaje andana, inauterietako hainbat mozorro…

Jarraitu irakurtzen

Bidea ireki zuten emakumeak

Gazteberri / 2018-02-28 / 1050 hitz

Historian zehar emakumeek hainbat esparrutan borrokatu behar izan dute dagozkien eskubideen alde. Medikuntza, zientzia, politika, literatura… historikoki gizonen eremuak izan dira, baina hainbat emakumeen lanari eta borrokari esker, poliki bada ere, esparru horiek ere emakumezkoen esparruak bilakatu dira. Jarraian, euren borrokarengatik nabarmendu diren zenbait emakume aurkezten dizkizuegu. Zerrenda askoz luzeagoa izan zitekeen.

Jarraitu irakurtzen

Munduak geldiarazi zituzten emakumeak

Samara Velte/ 2018-03-08 / 1305 hitz

Betidanik eta mundu osoan espekulatu izan da emakumeen greba batek gizartean izan litzakeen ondorioei buruz —Antzinako Greziako ‘Lisistrata’ antzezlanetik hasita, gutxienez—. M-8ko deialdiak ere baditu hainbat aurrekari esanguratsu, non emakumeek planto egin zuten.

Jarraitu irakurtzen

Negar-malkotan

Chrysallis / 2018-02-16 / 172 hitz

Otsailaren 15eko goizean Chrysallis Euskal Herria taldeko familiek albisterik beltzena jaso genuen gure poztasun eta tristurak partekatzeko dugun whatsappean. Anak bere 16 urtetako semea Ekai hilik topatu zuela esaten zigun.

Jarraitu irakurtzen

Mesedez, utzi ume afrikarrekin argazkiak ateratzeari

Mikel Garcia Idiakez / 2018-01-08 / 220 hitz

Afrikara bazoaz, mesedez ez atera argazkiak ume beltzekin gero sare sozialetara igotzeko, utzi argazki moloietan Afrikari buruzko topiko iraingarriak zabaltzeari eta gainditu ezazu “txuri salbatzailearen konplexua”. Kontzientziazio kanpaina abiatu dute Norvegian.

Jarraitu irakurtzen

Ikasle gazteak eta kirol-apustuen moda

Mikel Garcia Idiakez / 2017-01-08 / 229 hitz

Kezkatuta dago Bigarren Hezkuntzako irakaslea: tabernetan kirol apustuak egiteko dauden makinetan eta interneteko webetan gero eta ikasle gehiago dabil, aisialdirako plana ere bada hainbatentzat, eta horren ondorioei ez diegu nahikoa arreta jartzen. Datuek ere halaxe diote: gero eta gazteagoa da apustulariaren profila; gero eta handiagoak dira ludopatiaren atzaparrak.

Jarraitu irakurtzen