Keinu gehiagoren beharra

Iker Tubia / 2015-10-08 / 1.156 hitz

Irudien eta ikusmenaren mendean bizi garela esan ohi da. Baina ikusmena bezain garrantzitsua da soinua, eta, batik bat, ahotsa. Horregatik, entzumen arazoak dituzten pertsonek zailtasun gehiago izaten dituzte egunerokoan. Zorionez, legeak eta tresnak jarri dira ikasle gorren eskura, nahiz eta oraindik ere bide luzea dagoela uste duten, bai gorrek, bai administrazioko langileek.

Jarraitu irakurtzen

Hiru musikagilek haurren esanetara sortuko dute ‘Sormena iratzarri’-n

Juan Luis Zabala / 2015-10-06 /302 hitz

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako Soinua iratzarri proiektuari esker, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 150 ikaslek —10 eta 11 urtekoak gehienak— hiru musikagilerekin elkartu eta musika sortzeko prozesuan parte hartuko dute hurrengo hilabeteetan, beren ideia, proposamen eta iradokizunak emanez musikagileei, eta 2016ko maiatzean haurren eta musikagileen elkarlanak emandako sormen fruituak entzuteko aukera izango da Donostian egingo den emanaldi batean. Donostiako Zurriola eta Zuhaizti ikastetxeetakoak dira proiektuan parte hartuko duten ikasleak; musikagileak Xabier Otaolea, Mikel Chamizo eta Jagoba Astiazaran izango dira; eta konponketetan David Cantalejok, Enrique Vazquezek eta Hilario Etxtremaianak ere parte hartuko dute. Musikagileak elkartearekin elkarlanean jarri du abian proiektu hau Donostia 2016k.

Jarraitu irakurtzen

Azterketa baten premian

Garikoitz Goikoetxea / 2015-10-04 / 1.410 hitz

Hiru hamarkadako bidea egin du EGAk, eta hainbat aje agerian geratu dira: azterketa egin bai baina lortzen ez dutenen kopuru handia, euskara tituluekin gehiegi lotzea… Sei adituren iritzia bildu du BERRIAk. Gehienak ados datoz gogoetarako garaia dela.

Jarraitu irakurtzen

Euskarazko Advanced egiaztagiria

Garikoitz Goikoetxea / 2015-10-04 / 719 hitz

Idatzi gabeko arau baten gisan zabaldu da. «Mitifikatu egin da, bai: ‘EGA daukanez, oso ondo daki euskaraz’. Baina euskal hiztuna izan zaitezke EGA eduki gabe ere». EGA tituluarekin lotutako mitoak hautsi egin behar direla ohartarazi du Joseba Erkiziak, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko zuzendariak. EGAk, C1 mailako titulua denez, euskararen «ezagutza aurreratua» edukitzea esan nahi du, Erkiziak nabarmendu duenez. «Herritar arrunt estandar batek, edozein hizkuntzatan, ez du behar hori». Euskaraz ere ez. «Euskaldun izateko ez da EGA eduki behar. Bistan da».

Jarraitu irakurtzen

Urruneko titulua gehienen mailarako

Garikoitz Goikoetxea / 2015-10-04 / 1.110 hitz

Euskararen Gaitasun Agiria hizpide da, gainditzen dutenen portzentaje eskasa dela eta: lautik hiruk ez dute lortzen. Batez ere institutuko ikasleak aurkezten dira, eta gehienek ez daukate EGAk eskatu adinako maila. D ereduan bertan, hirutik bat ez da aurreko mailara ere iristen; B ereduan, hirutik bi.

Jarraitu irakurtzen

Doktore tesien gorakada EHUn

Ainhoa Sarasola / 2015-10-02 / 378 hitz

Bere ikerketa jarduera ebaluatu du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta, orain lau urte bere buruari jarritako helburuak bete ez ezik, gainditu ere egin ditu arlo gehienetan. 2011-2014ko Ikerketa Planaren emaitzak aurkeztu zituen atzo EHUko Gobernu Kontseiluan, eta ikerkuntza jarduera «finkatu» egin dela ondorioztatu du. Lau urteotan gora egin du defendatutako doktore tesien kopuruak, aurreikuspenak gaindituta gainera, eta igo egin dira Europatik jasotako finantzaketa, nazioarteko aldizkarietan argitaratutako lanen kalitatea eta enpresen sorrera ere. Euskaraz landutako tesi kopuruak ere gora egin du lau urtean: 25etik 43ra igo dira.

Jarraitu irakurtzen