Gazte Gara Gazte: gazteen aisialdia eta hizkuntza lotzen dituen proiektua

Ahotsak.com / 2016-03-16 / 410 hitz

Euskal Herriko Ahotsak proiektuan urteak daramatzagu adineko lekukoen bizipenak jasotzen eta www.ahotsak.eus webgunean erakusten. Orain, gazteek ere badute euren lekua. Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri dugu abian: Gazte Gara Gazte. Euskal Herri osoko gazteak elkarrizketatu ditugu, euren aisialdiaren berri jasotzeko: zer gustatzen zaien, zer egiten duten, zeintzuk diren euren zaletasunak… Euren testigantzak eta gaika sortutako hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke webgunean. Gazteek lagunartean erabiltzen duten hizkuntza informala biltzen ere ahalegindu gara, eta jasotakoa gazte hiztegi batean sareratu dugu. Ea gustuko duzuen! 

Jarraitu irakurtzen

Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016

Lander Arbelaitz / 2016-03-07 / 184 hitz

Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.

Jarraitu irakurtzen

Herritar berriak, erdaldunagoak

Garikoitz Goikoetxea / 2016-03-08 / 1013 hitz

Indartsuen dagoen tokietan, arnasguneetan, atzera egiten ari da euskara azken urteetan. Zerikusia izan dute hirigintzak eta biztanleria handitzeak. Eragin linguistikoaren ebaluazioa egin dute Orion.

Jarraitu irakurtzen

Aroztegiko planak «eragin larria eta kritikoa» luke euskarari dagokionez

Garikoitz Goikoetxea / 2016-03-08 / 871 hitz

Baztango hirigintza planak zer eragin linguistiko izango lukeen aztertu du udalak. Euskararen jakite maila jaitsi egingo litzateke, eta erabileran eragingo luke, hortaz. Baztandarren %75ek dakite euskara.

Jarraitu irakurtzen

UPNren golik borobilena

 

Onintza Irureta Azkune / 2016-03-06 / 1368 hitz

Amua goxoa izan da, “zure haurrak primeran ikasiko du ingelesa”. Ordea, Ingelesez Ikasteko Programa (IIP) ezker-eskuin kritikatu dute hezkuntzako eragile ugarik, hala nola, irakasleek, zuzendariek, gurasoek eta sindikatuek. UPNk (PSNren babesarekin) abiatu orduko errailetatik aterata doan trena nola bideratu erabaki behar du Gobernu berriak. Oraingoz, moratoria eta ebaluaketa agindu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Kultura eta Ogasuneko postu bakar batean ere ez da beharrezkoa euskaraz jakitea

Ion Orzaiz / 2016-03-04 / 378 hitz

Administrazioaren hizkuntza eskakizunak «miseriazkoak» direla salatu du Nafarroako Gobernuak. Justizian %0,1 dira euskara eskatzen duten postuak.

Jarraitu irakurtzen

Netflixen zenbait pelikula euskaraz ikusteko aukera

sustatu.eus / 2016-02-02 / 278 hitz

Netflixek atzo iragarri zuenez, bere katalogoan dauden zenbait pelikula euskaraz eta katalanez ikusteko aukera izango dugu aurrerantzean. Oraindik kopuru testimoniala da euskarazko eta katalanezko pelikulena (guk geuk bakarra aurkitu dugu euskaraz, egia esateko; katalanez 4 omen dira), baina ea ganorazko politika baterako lehenengo urratsa den.

Jarraitu irakurtzen