Taste atlas; zer jaten dute munduan?

Gaztezulo / 2018-04-24 / 62 hitz

Munduko zaporeak dastatzeko prest?

Bidaiatzerakoan, batzuek monumentu eta museoak bisitatzen dituzte, beste batzuek dendak, ingurua, eraikinak… eta badira itzuli gastronomikoa egiten dutenak. Azken horietakoa bazara, maletak egin aurretik eman begiratu bat Taste Atlas mapa interaktiboari! Bertan, herrialde bakoitzean, eta bertako eremu ezberdinetan ohikoena edo ezagunena den jakia aurkituko duzue; zeren zain zaudete zuen urdailak zoriontsu egiteko? Egin klik irudian eta deskubritu plater berriak!

Nafar tortilla munduan zabaltzen

Juan Inazio Hartsuaga / 2018-04-20 / 253 hitz

Iazko abenduaren 17an, Nafar Tortillaren Egunaren lehen edizioa ospatu zen Iruñean, patata tortillaren lehen aipamena dakarren dokumentuaren 200. urtemuga aitzaki. Eta hara non, bigarren edizioa ospatu baino lehen, diasporan jada Nafar Tortilla lehiaketak antolatzen hasi diren.  Uruguaiko Montebideon izan da, Aldaxka elkarte euskaltzalearen eskutik, eta 18 tortilla aurkeztu dira bertan.

Jarraitu irakurtzen

Elizabeth Blackburn eta Carol Greider: Gure “erloju biologikoaren” funtzionamendua zehaztu zuten zientzialariak

Uxue Razkin / 2018-04-20 / 670 hitz

2009. urtean, bi emakume zientzialarik lortu zuten Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria. Ez da zientziaren historian halakorik errepikatu: Carol Greider eta Elizabeth Blackburnek Jack W. Szostakekin partekatu zuten saria; telomeroek kromosomak babesteko funtzioa zutela ikusi, eta Telomerasa entzima aurkitu eta identifikatu zutelako, hain zuzen.

Jarraitu irakurtzen

Borreroarekin borrokan

Mikel Lizarralde / 2018-04-15 / 1390 hitz

Bi aizkora gurutzaturik beltzaren gainean. Azaletik bertatik, jauzi bat erakutsi zuen Negu Gorriak-en hirugarren diskoak: aurreko diskoen azal koloretsuetatik iluntasunera. Eta, barruan, taldearen izaera irekian ardaztutako 22 kantu. ‘Borreroak baditu milaka aurpegi‘ diskoak 25 urte beteko ditu asteon.

Jarraitu irakurtzen

Zenbait tokitako nerabeak nahasiz, euskara gailendu da udalekuetan

Garikoitz Goikoetxea / 2018-04-18 / 394 hitz

‘Mingaina dantzan’ udalekuen lehen balantzea egin dute: %75eko erabilera eduki du euskarak. Moldaketa batzuk egingo dituzte aurten.

Jarraitu irakurtzen

Apustuen herria

Kerman Garralda Zubimendi / 2018-04-18 / 956 hitz

Jokorako tradizioa aspaldikoa da Euskal Herrian, eta oso hedatua dago. Jose Antonio Azpiazu antropologoaren ustez, ohoreari, indarrari eta ausardiari garrantzi handia ematen zaio, eta horrek pizten du dema. Kirolariek, berriz, uste dute apustuak herri kirolen pizgarri direla. Ziur dira etorkizunean zaletasunak eutsi egingo diola.

Jarraitu irakurtzen

«Iditarod» lasterketako txakurrak

J.I. Perez eta M.B. Urrutia / 2018-04-12/ 537 hitz

Ospe handiko narra-lasterketak egiten dira Alaskan. «The Copper Basin 300» da horietako bat, horri buruz aritu gara aurreko atalean. Beste bat Iditarodizenekoa dugu; lasterketa ezagunena da eta; seguru asko, gogorrena ere bai.

Jarraitu irakurtzen