Ixtebe Pellot, Lapurdiko azken kortsarioa

Joseba Aurkenerena / 2019-01-27 / 838 hitz

Euskal marinelak sona handikoak izan ditugu beti, balea eta bakailao arrantzan aritu ziren luzaz, Islandiako eta Ternuako itsaso hormatuetan ibili ziren oso aspalditik eta beharra zutenean, sareak eta arpoiak utzi, eta ezpataz eta zizpoletaz armaturik, itsasontzi arrotzak erasotzeari eta barruan zeramaten guztia ebasteari ekiten zioten.  Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko portuak euskal itsaslapur eta kortsarioen habiak ziren. Horietako bat dugu Ixtebe Pellot hendaiarra, askoren ustez, Euskal Herriko azken kortsarioa izan zena.

Jarraitu irakurtzen

Txillardegi, euskara batuaren aita

Jean Louis Davant / 2019-01-16 / 394 hitz

Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.

Jarraitu irakurtzen

Bizi osoa trikitia hartuta

Ainhoa Sarasola /2019-01-13 / 714 hitz

Trikitiaren molde klasikoaren ordezkari agerikoena zen, baina maite zuen gazte belaunaldiek ekarritakoa ere. Bien arteko zubia izan zen, askoren ustez. Ehunka plaza alaitu ostean, 74 urterekin zendu da.

Jarraitu irakurtzen

Errumaniara bidaia bitxia

Nerea Fernandez / 2018-11-16 / 690 hitz

Aste santu honetan, Errumanian egon nintzen, Transilvanian. Bidaia hau ez da ohikoa, izan ere, jendea normalean arraro ikusten du norbaitek Errumaniara joateko gogoa izatea, edo galdetzen dizu “zer galdu zaizu han?”.

Jarraitu irakurtzen

Banekien horrela izango zela…

Ane Vaz / 2018-01-14 / 205 hitz

Lehen aldiz ikusi zintudanetik banekien gure harremana nahiko berezia izango zela. Begi bistan oso erakargarria zinela pentsatu nuen, eta hori, oso inportantea da niretzat. Oso ondo hasi genuen gure harremana, elkar ikusten genuen eta ez zegoen inolako arazorik, dena ezin hobeto zihoan. Institutua hasi nintzenean, erlazioa ez zen aldatu, egunero elkar ikusten segitzen genuen eta azterketaren bat baneukan, gutxiago ikusten genuen elkar.

Jarraitu irakurtzen

Baleen lorratzean, Quebecetik Lapurdira (1609)

Iñaki Lopez de Luzuriaga / 2017-09-03 / 621 hitz

Montreal Quebeceko hiri handiena da, Société Notre-Dame de Montreal misiolari konpainia frantsesak sortu zuen hiria (“Ville-Marie”), bertako biztanleak kristautu eta bertan herrixka bat sortzeko. Ordurako, baina, euskaldunak aspaldi helduak ziren San Laurendi itsasadarrera. 2017ko udan, Wikimaniatik atera eta katalan batek eta euskaldun bik kontrako bidea hartu genuen ibaian behera Quebec Hiriraino

Jarraitu irakurtzen