Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Kattalin Agerre / 2017-10-15 / 145 hitz

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: “ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual”.Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela..

 

Galtzak soinean dantzan

Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea“akastasunarekin” lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.

Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.

Every Noise at Once: aurkikuntza musikalak egiteko tresna

Azkue Fundazioa / 2017-10-23 / 264  hitz

Argi dago jende askoren afizioa dela musika, baina beti musika bera entzuteaz gogaitzeko arriskua izaten da. Hori ekidin eta artista berriak ezagutzeko aukera ematen du Every Noise At Oncek.

Jarraitu irakurtzen

Mugikorrarekiko menpekotasuna

Arkaitz Sukuntza / 2017-10-20 / 278 hitz

Gure gizartean edonor, edozein egoeratan aurki dezakegu mugikorra erabiltzen. Mugikorren aplikazio berrienek erabilpena areagotu dute, baina, non dago muga? Mugikorrarekiko menpekotasuna sortzen ari da. Eta zuk? Mugikorrarekiko menpekotasuna duzu?

Jarraitu irakurtzen

Mugikorraren bateriarekin arazorik ez izateko gomendioak

Azkue Fundazioa / 2017-10-19 / 488 hitz

Zenbait ohitura txar ditugu mugikorra kargatzerako orduan eta gaizki egiteak eragin zuzena du honen iraupenean. Oso ohikoa izaten da gauean, lo gauden bitartean mugikorra kargatzen izatea, hurrengo egunerako prest eduki ahal izateko. Beste ekintza batzuk egiten dagoenean ere entxufatuta izaten du jendeak.

Jarraitu irakurtzen

Jennifer Doudna eta Emmanuel Charpentier: DNA editatzeko guraizeen sortzaileak

Uxue Razkin / 2017-10-20 / 648 hitz

Duela bi aste Nobel Sarien irabazleen berri izan genuen. Zerrenda horretan ez ziren ageri Jennifer Doudna ezta Emmanuel Charpentier ere. Biokimikari hauek ez dute Nobela irabazi aurten baina merezi zuten, ezbairik gabe. Euren aurkikuntzak ingeniaritza molekularra hankaz gora utzi du; garatutako teknologia berriak ate handi bat ireki du alor horretan. CRISPR/Cas9 teknikaz ari gara, jakina.

Jarraitu irakurtzen

Danimarkako futbol selekzioko neskak greban, haien baldintzengatik protestan

Jon Torner Zabala / 2017-10-22 / 70 hitz

Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak iragarri du ez duela Munduko Txapelketarako sailkapen faseko Suediaren aurkako partida jokatuko, larunbat honetan. Soldata igoera eta partiduen atarikoetan DBU Danimarkako Futbol Federazioren kontratupean aritzea eskatzen dute jokalariek, eta haien eskaerak betetzen ez direla-eta, greba egitea erabaki dute.

Erabaki horrekin, Danimarkako selekzioa 2019ko Munduko Txapelketatik at gera daiteke, Philip O’Connor Independent egunkariko kazetariak nabarmendu duen moduan. Kolpe latza litzateke, baina emakumeek hautu hori egin badute…