Neska gazteok iraultzarako prest! #Martxoak8

ernaigazte / 2016-03-08 / 354 hitz

Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena. Gure gorputzen, lanaren, jarreren eta izateko moduaren gaineko erabakiak inposatzen dizkiguna, gizonak pribilegiatuak diren mundu honek etenik izan ez dezan eraikia.

Jarraitu irakurtzen

Ray Tomlinson hil da, posta elektronikoaren eta abilduaren sortzailea

Sustatu.eus / 2016-03-07 / 190 hitz

Asteburuan hil da New Yorken Ray Tomlinson, besteak beste posta elektronikoa eta @ (abildua) ikurraren erabilera nolabait asmatu zituen informatikaria.  1971. urtean izan zen hori, duela 45 urte. Internetaren gurasoen multzoan aipatu izan da beti Tomlinson, eta hamaika sari eta aipamen jaso izan ditu horregatik. MIT150 zerrendan (innobazioaren munduan 150 pertsonarik garrantzitsuenak) 4. postuan zegoen, eta Internet Hall of Fame delakoan ere sartu zuten 2012an, ondorengo aipamenarekin: “Tomlinsonen posta-programak iraultza osoa ekarri zuen, gizarteak komunikatzeko zeukan modua erabat aldatuz”. Jarraitu irakurtzen

Netflixen zenbait pelikula euskaraz ikusteko aukera

sustatu.eus / 2016-02-02 / 278 hitz

Netflixek atzo iragarri zuenez, bere katalogoan dauden zenbait pelikula euskaraz eta katalanez ikusteko aukera izango dugu aurrerantzean. Oraindik kopuru testimoniala da euskarazko eta katalanezko pelikulena (guk geuk bakarra aurkitu dugu euskaraz, egia esateko; katalanez 4 omen dira), baina ea ganorazko politika baterako lehenengo urratsa den.

Jarraitu irakurtzen

Zenbat hizkuntza mintzatzen dira Europan?

Azkue fundazioa / 2016-02-23 / 222 hitz

“Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatu da igandean eta hori aprobetxatuz, UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera Europako hizkuntzen mapa berria aurkeztu dugu.”

Jarraitu irakurtzen

Picasa aplikazioa eta argazki-zerbitzua itxiko dituzte

Sustatu.eus / 2016-02-22 / 264 hitz

Akabo. Bukatu da. Googlek beste zerbitzu bat itxiko du. Oraingoan Picasari egokitu zaio. Heriotza jakin baten iragarpena besterik ez da izan, Google Photos zerbitzua abiarazi zutenetik, bigarren mailan egon delako Picasa Googlerentzat; erdi utzita, erdi lagata. Oraingoan betiko itxiko dutela iragarri dute. Indar guztiak Google Photos sendotzeko erabiliko dituzte. Ea, behintzat, Photos aplikazioan izan duten noraeza, etengabeko aldaketekin, zuzentzeko balio duen. Picasaren web aplikazioari dagokionez, erabiltzaileen argazki guztiak Photos zerbitzura eramango dituzte (orain ere horrela egiten dute, automatikoki); desktop softwareari dagokionez, datorren martxoaren 15etik aurrera ez du mantentzen jarraituko. 

Jarraitu irakurtzen