Jon Torner Zabala / 2020-02-24 / 316 hitz
Luis Pasamontes ziklista ohiak txirrindularitzan pisuari ematen zaion garrantziari heldu dio El Confidencial agerkarian. Gauzak izugarri aldatu direla dio, eta kirolari guztiak ez daudela egoera jakin batzuei erantzuteko prest. Orain, itzuli batzuetan, otorduetako elikagaiak ere pisatzen dituzte. “Lehen ahalik eta gehien jateko esaten ziguten (…) Zoratu egin al gara? Egun bakoitzean, hotz zein bero egin, 100 kilometrotik gora abiadura bizian egin behar dituen ziklistari ba al dago esaterik bere plateretik 200 gramo kentzeko?”.
Jarraitu irakurtzen →