Etorkizuna aurten da

Edu Lartzanguren / 2018-03-21 / 1375 hitz

2018. urtea mugarritzat edukiko duten hamar teknologien zerrenda argitaratu du Massachusetts Institute of Tecnologyk. Askok eztabaida sortuko dute.

Jarraitu irakurtzen

Sustraiak behar du non errotu

Edurne Elizondo / 2018-03-16 / 859 hitz

Wallmapu mapan jarri dute. Izen bereko Euskal Herriko elkarteko kideak Nafarroako Parlamentuan izan dira, eta maputxeen herrira begira jarri dituzte talde politikoetako ordezkariak: Txileko eta Argentinako gobernuen administrazioaren pean sufritzen ari diren errepresioaren berri jaso eta zabal dezaten; egoerari buelta emateko presioa egin dezaten. “Laguntza eske gatoz, maputxeen aldeko adierazpen instituzionala eskatzera”, erran zuten Wallmapu Euskal Herria elkarteko Gabi Basañezek eta Mery Ann Garlingek, parlamentarien aurrean otsailaren 20an egindako agerraldian. Adierazpena onartzeko zain dira orain.

Jarraitu irakurtzen

Stephen #Hawking fisikaria hil da bart 76 urterekin

Sustatu / 2018-03-13 / 534 hitz

Stephen Hawking fisikari eta astronomo entzutetsua hil da. Londresen jaioa 1942an, hainbat zientzia arlotan sari ugari jasotakoa, besteak beste 12 honoris causa doktoretza. Zulo beltzen inguruan eta kosmologiaren hainbat esparrutan egindako ekarpenek zientziaren ikuspegia aldarazi zuten gai horien inguruan. Bart hil da, familiak jakinarazi duenez, 76 urte zituela. Sarean bere figuraren inguruko aipamenak izugarri ari dira zabaltzen #Hawking traolarekin.

Jarraitu irakurtzen

Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna

Marta Macho eta Uxune Martinez / 2018-03-08 / 476 hitz

Emakumeen Nazioarteko Eguna bereziki errebindikazioz jantzia datorkigu aurten. “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” da 2018ko martxorako Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundea, proposatutako leloa. Baina berdintasuna ikasteko irakatsi ere egin behar da. Irakatsi eta ikasi bide ditugula, proposamen txiki bat daukagu gaurko.

Jarraitu irakurtzen

Bidea ireki zuten emakumeak

Gazteberri / 2018-02-28 / 1050 hitz

Historian zehar emakumeek hainbat esparrutan borrokatu behar izan dute dagozkien eskubideen alde. Medikuntza, zientzia, politika, literatura… historikoki gizonen eremuak izan dira, baina hainbat emakumeen lanari eta borrokari esker, poliki bada ere, esparru horiek ere emakumezkoen esparruak bilakatu dira. Jarraian, euren borrokarengatik nabarmendu diren zenbait emakume aurkezten dizkizuegu. Zerrenda askoz luzeagoa izan zitekeen.

Jarraitu irakurtzen