Mundua olatu gainean

167zbka. – 2015/11 / 567 hitz

Hemezortzi urte dira kayak surfean Euskal Selekzioa dugula. Bi urtetik behin lehiatzen den Munduko Txapelketaren azken bortz edizioetatik lautan izan dira txapeldun. Etxean bertan ere hainbat txapelketa antolatzen dituzte, Donostiako Zurriola Cup kasu.

Jarraitu irakurtzen

Euskaldun Berriari kalea eman

Salabardoa / 2015-11-17 / 149 hitz

Euskararen Nazioarteko Eguna iristear dela-eta (abenduaren 3a), aurten zerbait berezia egin nahi izan du Poziktibity ekimenak. Horregatik, eta esfortzu eta kemenaren balioa azpimarratuz, Euskaldun Berria Kalea ekimena jarri dute martxan. “Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea”, diote.

Jarraitu irakurtzen

Appoteo: kuadrillako botearentzat opari perfektua

Itziar Itz / 2015-11-12 / 188 hitz

Ez omen da gauza berria poteoa errazteko aplikazio hau, eta nik oraindik deskubritu gabe! zenbat aldiz kontatu behar izan dituzu poteak behin eta berriz kuadrilla handitan zabiltzanean? bukatu da amets gaiztoa!  poteoa errazteko aplikazio bat  dago Androiderako: Appoteo. Utzi paper eta boligrafoa eta hasi zerrendak mugikorrarekin egiten!

Jarraitu irakurtzen

Youtuberren kalentura, fenomeno berria sarean

Goio Arana / 2015-11-06 / x hitz

Aurreko egunean, Mondragon Unibertsitateko Atabala blogerako idatzitako artikulu batean nire sorpresa erakutsi nuen irakurri nuenean Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleek egindako inkesta baten erantzunak. Kontua da, urtero, gradura etorritako ikasle berriek galdetegitxo bat bete behar izaten dutela, besteak beste, guk ezagutzeko zeintzuk diren euren gustuko esparruak eta jakiteko zertan nahiko luketen lan egin etorkizunean. Orain arte, gustuko lanbideen zerrenda horretan ohikoena zen aurkitzea, batez ere, telebistarekin lotutako jarduerak: kameralaria, aurkezlea, produktorea, gidoilaria… horrelakoak. Baina aurten, bi ikaslek sorpresa eman digute: esan dute etorkizunean Youtuberrak izan nahi dutela. Izan ere, aspalditxo, sekulako kalentura dago Interneten youtuberrekin.

Jarraitu irakurtzen

Gaixotasun ‘teknologiko’ berriak sortzen ari direla ohartarazi dute

EITB.EUS / 2015-11-04 / 294 hitz

Euskadiko fisioterapeutek jakinarazi dutenez, gailu mugikorren gehiegi erabilita, ikusmen-nekea eta atzamarretako, eskumuturretako edo lepoko gaitzak areagotu dira.

Jarraitu irakurtzen