Miresmena

Karmele Jaio / 2023-05-06 / 275 hitz

Miresten dudala esan diot lagun bati eta bere lehen erreakzioa izan da ukatzea: Ez, ez, ez, miresmena oso hitz handia da, esan dit, bere buruari garrantzia kenduz, pixka bat deseroso nire aitorpenaren aurrean. Hortaz hitz egin aurretik, pertsona batzuek entzuteko gaitasunik ez dutela esaten ari ginen, nabaria dela noiz dagoen zure aurrekoa esaten ari zarenari adi eta noiz zaren entzule hutsa harentzako. Nirekin ondo sentitzen dela esan dit, esaten duena entzuten nagoela uste duelako, eta erantzun diot arreta badela laztan bat emateko modu bat, azken finean, batzuetan arreta pixka bat baino ez dugula behar ondo sentitzeko. Baina aitortu dit ezetz, badela beste zerbait nirekin dagoenean ongi sentiarazten duena, ez bakarrik eskainitako arreta. Esan dit berari begiratzeko dudan moduak gehiago balio duela sentiarazten duela. Eta orduan atera dut nik miresmen hitza. Izan ere, orduan konturatu naiz miretsi egiten dudala, eta horrek sentiarazten duela ondo, nabaritzen duelako. Eta bere lehen erreakzioa ulertzen saiatu naiz, zergatik sentitu den deseroso hitzarekin, eta konturatu naiz hitz batzuk erabat kutsatuta daudela mundu honetan. Miresmena horietako bat da, hain lehiakorra eta klasista den gizarte honek miresmena lotzen baitu norbait zure gainetik egotearekin. Norbait mirestean, zuregan boterea izango balu bezala, bera baino txikiagoa sentitzen zarela aitortuko bazenio bezala. Eta ez. Nik ez dut nire laguna miresten haren arrakastengatik, ospeagatik, botereagatik. Miresten dut bere esentziagatik eta bakarra delako eta ondo sentiarazten nauelako berarekin nagoenean, neure bertute eta akats guztiekin bakean. Eta ez naiz bera baino gehiago edo gutxiago sentitzen, ez beherago, ez gorago, ez dut horretan pentsatzen elkarrekin gaudenean. Horregatik uste dut arreta laztan bat emateko modua baldin bada, miresmena maitasun modu bat dela. Almudena Grandesek ere esaten zuen: Mirespenik gabe, ez dago maitasunik.

Postalak: denbora opari

BERRIA / 2021-09-18 / 302 hitz (moldatua)

Zenbait postal bidali dituzu? Zenbat jaso? Idazten du jendeak postalik? Postariek diote geroz eta gutxiago idazten direla, baina «bizirik» daudela. Idazten dituztenek diote «ekintza atenporal bat» dela, baina gelditzen direla oraindik erresistenteak eta erromantikoak. 

Jarraitu irakurtzen

GAZTEENTZAKO SAIOAK ETB1EKO DENBORALDI BERRIAN

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lehiaketa, esperimentu sozialak, bidaiak, realitya eta beste hainbat saio izango dira programazioan. Gaur ‘Bikiak’ telesail norvegiarra estreinatuko dute eta ostegunean Leire Palaciosek munduko hainbat hiritan gidatutako programa.

Jarraitu irakurtzen

Argazkietako txuri salbatzaileak

Amaia Rojo / 2021-05-21 / 547 hitz

Ceuta eta Melilla, Gaza edo Saharatik jasotzen ditugun argazki eta bideoak beti berdinak dira. Erreportajeak gauza bat dio, asko idatzi eta teorizatzen da, konfliktoa zertan datzan eta giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen da ere. Baina gero argazkia beti berdina da.

Jarraitu irakurtzen

Eukaliptoak, euskal ibaien gosete kronikoaren erantzule

Irati Diez Virto / 2021-04-21 / 764 hitz

1986 eta 2019 urteen bitartean, eukalipto-landaketen azalera %300 baino gehiago handitu zen Euskadin. Beste modu batera esanda, 5.000 hektarea inguru izatetik ia 20.000 hektarea izatera iritsi ginen 33 urteko denbora-tartean. Landaketa hauetatik gehienak lursail pribatuetan kokatzen bada ere, mendi publikoen azaleraren %14-19 inguru eukaliptoz estalia dago gaur egun.

Jarraitu irakurtzen