Sustraiak behar du non errotu

Edurne Elizondo / 2018-03-16 / 859 hitz

Wallmapu mapan jarri dute. Izen bereko Euskal Herriko elkarteko kideak Nafarroako Parlamentuan izan dira, eta maputxeen herrira begira jarri dituzte talde politikoetako ordezkariak: Txileko eta Argentinako gobernuen administrazioaren pean sufritzen ari diren errepresioaren berri jaso eta zabal dezaten; egoerari buelta emateko presioa egin dezaten. “Laguntza eske gatoz, maputxeen aldeko adierazpen instituzionala eskatzera”, erran zuten Wallmapu Euskal Herria elkarteko Gabi Basañezek eta Mery Ann Garlingek, parlamentarien aurrean otsailaren 20an egindako agerraldian. Adierazpena onartzeko zain dira orain.

Jarraitu irakurtzen

Berri Txarrak 9 abestitan (eta +)

Iñaki Larrañaga / 2018-03-15 / 521 hitz

Bada garaia ozen esatekoa: hirukotearen soinuaren konpaktutasunarengatik, hirukoteko musikari bakoitzaren maisutasun teknikoarengatik, estilo askotarikoak jorratzeko gaitasunarengatik, letren zorroztasunarengatik, letren poetikotasunarengatik, letren dogmatismorik gabeko gaitasun iradokitzailearengatik, kanta puskak sortzeko erraztasunarengatik, Gorkaren lidergo indartsu bezain apalarengatik, jaio-musika-hil filosofiaren aldeko apustu ausart eta kementsuarengatik, hamaika arrazoirengatik, inoizko euskal rock talderik onenaren aitzinean gaude.

Jarraitu irakurtzen

Atmosfera sortzeko hitzak

Iker Tubia / 2018-03-16 / 1212 hitz

Berriki, XIX. mendeko Arabako lautadako euskalkia sorberritu dute ‘Errementari’ filmean. Aurretik ere, fikziozko hainbat lanetan birsortu dira ikuslea edo irakurlea garai batera eta toki batera eramaten duten hizkerak. Testu horiek, sinesgarri ez ezik, ulergarri ere izan behar dute.

Jarraitu irakurtzen

Hizkuntza txikiak

Jean Louis Davant / 2018-03-13 / 468 hitz

Occitaniera galtzen omen da denen erraiteko gaitasunik ez lukeelako: hara zer dion Michel Serres filosofo alta goxoak, bera Agen aldeko occitaniarra delarik. Oker zabiltza jauna! Occitaniera frantsesa baino gehiago izan da luzaz, bereziki trubadurren arartez Europa mendebaleko literatura bizkortuz bere poesiaren berritasunaz.

Jarraitu irakurtzen

Stephen #Hawking fisikaria hil da bart 76 urterekin

Sustatu / 2018-03-13 / 534 hitz

Stephen Hawking fisikari eta astronomo entzutetsua hil da. Londresen jaioa 1942an, hainbat zientzia arlotan sari ugari jasotakoa, besteak beste 12 honoris causa doktoretza. Zulo beltzen inguruan eta kosmologiaren hainbat esparrutan egindako ekarpenek zientziaren ikuspegia aldarazi zuten gai horien inguruan. Bart hil da, familiak jakinarazi duenez, 76 urte zituela. Sarean bere figuraren inguruko aipamenak izugarri ari dira zabaltzen #Hawking traolarekin.

Jarraitu irakurtzen

Pernan Goñi, ilustratzailea: «Hemen inor ez da arrazista, puntu jakin batera iristen den arte»

Itziar Ugarte Irizar / 2018-03-13 / 492 hitz

Arrazakeriaren aurkako borrokan, zurrumurruak eta aurreiritziak izan daitezke oztoporik zailenak. Horiek gainditzeko alea jarri nahi du Goñik ‘Alaia, euskalduna eta musulmana’ film laburraren bidez.

Jarraitu irakurtzen

Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna

Marta Macho eta Uxune Martinez / 2018-03-08 / 476 hitz

Emakumeen Nazioarteko Eguna bereziki errebindikazioz jantzia datorkigu aurten. “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” da 2018ko martxorako Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundea, proposatutako leloa. Baina berdintasuna ikasteko irakatsi ere egin behar da. Irakatsi eta ikasi bide ditugula, proposamen txiki bat daukagu gaurko.

Jarraitu irakurtzen