Entzun Iñaki Iurrebasok erabilera, gaitasuna eta atxikimenduaren arteko harremanaz emandako azalpena:
Iñaki Iurrebaso. Gako berrien bila (12:27 arte)
Entzun Iñaki Iurrebasok erabilera, gaitasuna eta atxikimenduaren arteko harremanaz emandako azalpena:
Iñaki Iurrebaso. Gako berrien bila (12:27 arte)
Gezurra
Goiko esaldia gezurra da, izan ere, Iurrebasok azaltzen duen moduan, gaitasun erlatiboen datuak (zenbat hiztun moldatzen diren errazago euskaraz eta zenbat errazago erdaraz) eta erabilera aukerak (erdaldun elebakarren eta euskaldun elebidunen arteko harremanak) kontuan hartuta, erabilera datuek azaltzen dute euskaldunena bizinahi handia duen komunitatea dela.
Egia
Goiko esaldia egia da, izan ere, hori da inkesta eta behaketek jasotako gaitasun eta erabilera datuen azalpena.
Egia
Goiko esaldia egia da, izan ere, munduko beste hizkuntza komunitate minorizatu askotan ez bezala, gaur egun familiaren bidezko transmisioaren sendotasuna euskal komunitatearen indargunea da.
Gezurra
Goiko esaldia ez da egia. Iurrebasok egindako azterketak demostratu du sakoneko ahultasuna hizkuntza gaitasunetan dagoela. Izan ere hiztun elebidunak gutxiengoa dira eta, gainera, elebidunen artean gehiago dira erdaraz errazago egiten dutenak euskaraz errazago egiten dutenak baino. Zehazki, soilik biztanleen %7k egiten du errazago euskaraz erdaraz baino. Hori kontuan hartuta, dagoen erabilera maila oso txukuna da, datu absolutuetan baxua bada ere. Ikertzailearen ustez, hori bakarrik azaldu daiteke euskararen aldeko nahia indartsua delako gizartearen parte esanguratsu batean.
Gezurra
Goiko esaldia ez da egia. Datuek diote gaur egun euskal hiztunen %4 bizi dela arnasgunetzat jotzen den eremuan eta azken urteetan adierazle honek ahultzeko joera duela.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia