Saltatu nabigazioa

2b. Mikroaldaketen urratsak

Mikroaldaketen urratsak

Euskaraldiaren testuinguruan, Gemma Sangines psikologoak, ahobizi eta belarriprest aholku saioak eskaini zituen 2020. urtean. Zehazki, ohitura linguistikoak aldatzeko planifikazio erraz baten urratsak azaldu zituen.

Ariketa honetan eskatzen dizugu balizko ohitura aldaketa egin nahi duen hiztunak zure ustez jarraitu beharko lituzkeen urratsak ordenatzea eta, jarraian, Sangines-en azalpena entzutea, psikologiaren ikuspuntutik arrakasta izateko prozedura hobeki ezagutzeko.

Nahastutako zerrenda

Hizkuntza ohiturak aldatzeko komeni da plantxo bat izatea. Hau da, nola eginen dugu aurretik pentsatzea. Plan horren urrats batzuk proposatzen dizkizugu, baina desordenatuta daude. Ordenatuko dituzu zure ustez logikoa den hurrenkeran?

  • Nire egoeraz pentsatu eta zer aldatu nahi dudan erabaki.
  • Egin nahi dudan aldaketak sortuko dizkidan zailtasunak aurreikusi.
  • Aldaketaren bidez lortu nahi dudan helburua zehaztu.
  • Prozesuan eragin dezaketen nire aurreiritzi eta usteak aztertu.
  • Nire aurreiritziak neutralizatzeko ahalegina egin.
  • Ekintza plana: noiz eta nola eginen dut? Zer baliabide eta laguntza bilatuko ditut?
  • Emaitzaren ebaluazioa.

Egiaztatu

Ongi! Entzun beheko estekan nola azaltzen dituen psikologoak hurrenkera horren onurak.

2025319132418-60
Jarduera osatugabea#Jarduera: Gainditua. Puntuazioa: %s#Jarduera: Gainditu gabea. Puntuazioa: %s#Nahastutako zerrenda

Lastima... Entzun beheko estekan psikologoak urratsen hurrenkera egokiari buruz emandako azalpena.