Atal honetan irakaslearen eguneroko praktikari begirako edukiak eta esku hartze zehatzak eskaintzen dira eta irakasleak horietan trebatzeko proposamenak daude. Bi atal nagusi daude:
- Lehenengo multzoan oinarrizko edukiak daude, edozein dela ere irakaslearen irakasmaila. Atal honetako edukiak orokorrak dira maila guztietako irakasleendako.
- Bigarren multzoan, berriz, edukiak eta esku-hartzeak zikloka eta ikasmailaka bereizita daude, hala behar delako, eta gelako praktikak berezitu behar direlako. Hala ere, komeni da, adibidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako irakasle batek, edota DBHko irakasle batek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzako hasierako mailetan atxikimendu linguistikoa nola landu behar den jakitea (gutxi gorabehera bada ere), eta alderanziz ere bai. Hona hemen ikasleen garapenari eta adinari lotutako edukien eta esku hartzeen banaketa.
- Haur Hezkuntza (2-3 urtetik hasita) Lehen Hezkuntzako 4. mailara artio.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.