Saltatu nabigazioa

4.5b Lehen hitza euskaraz

Jarduera hau Motibazioa Sustatzeko Baliabideak blogean prestatutako jarduera da. Jarduera irakasleak gelaratzeko ia prest dago, baina komeni da irakasleak gelara eraman aurretik irakurtzea eta dagoen materiala ikustea ea dena ongi dagoen. Komeni da ere bai irakasleak hala aurreikusten badu  denboralizazioa aztertzea.

Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgaian egiteko guztiz aproposa da, baina  bestelako ikasgaietan eta tutoretzan gelaratu daiteke.

Esku-hartzearen testuingurua eta deskribapena

Testuingurua:  Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko deia iristen zaigu eta zaie ikasleei azkeneko urte hauetan. Ariketa emankorra izan daiteke baina ariketaren nondik norakoak ongi ulertzea eskatzen du, eragin gehiago izateko eta ikasleek eurek ere zer-nola aritu behar duten jakiteko. Ikasleak euskaldunen dentsitatea handiko eremutan mugitzen dira, beraz, ahalegin egokiarekin emaitzak hobetzea lor daitekeela uste du irakasleak.

Ikasmaila: DBHko 4. maila

Ikasle kopurua: 24

Ikasgaia eta irakaslea: Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburua: Ikasleek Euskaraldiaren “ahobizi” eta “belarriprest” rolak ezagutu eta  haien jokabide linguistikoei buruz hausnartu.

Esku hartzearen deskribapena:

Irakasleak ikasleekin Lehen hitza euskaraz MSBko jarduera gelaratuko du.  Ikasleek Euskaraldia ariketa sozialean ardatz diren “ahobizi” eta “belarriprest” rolak ezagutu eta errazago hausnartuko dute haien jokabide linguistikoei buruz. Noiz eta norekin erabiltzen duten euskara (edo gaztelania) eta zer egin dezakete erabilera areagotzeko.

Zure ustez, zer gertatu da?

Galdera

Jardueraren deskribapena eta helburua ikusita, zure ustez, zer  gertatu da? (Aukera bat baino gehiago markatu daiteke).

Erantzunak

Irakaslea bere esku-hartzearen eraginaz ohartu da.

Jardueraren helburua, neurri batean bederen, bete da.

Ikasleak jardueraren ondorioz, barra-barra, euskaraz hasi dira.

"Ahobizi" eta "Belarriprest" rolen ezaugarriak hobeki ulertu dituzte.

Oro har, interesa erakutsi dute eta gustura aritu dira horri buruz gogoetatzen.

Feedbacka

Irakaslearen balorazioa

Galdera

Irakasleak esan duenaren arabera jarduera gelaratu ondoren ikasleak ohartu dira ez dela hain zaila lehen hitza euskaraz egitea eta rol bakoitzaren eginkizuna zehatzago ulertu dute. Ordurarte, uste zuten ahobiziek beti-beti euskaraz egin behar zutela,  nahiz eta aurrean zuten balizko hiztunak euskaraz ez jakin. Hortaz, jarduera honekin gaziki ulertu horiek argitzeko aukera izan dute eta Lehen hitza euskaraz egiteak zer esan nahi duen hobeki ulertu dute.

Bestalde, jardueran aukera gisa proposatzen diren elkarrizketa elebidunak egitea erabat  arrotza egin zaie,  baina gutxienez horren berri jaso dute.

Irakaslearen jardunari begira zein da gogoeta didaktiko-pedagogikoa?

Erantzunak

Ikasleek ahobizi eta belarriprest kontzeptuak ongi ulertzea oinarrizkoa da.

Ikasleek diote ez dela hain zaila lehen hitza euskaraz egitea.

Elkarrizketa elebidunak egitea arrotza da ikasleendako, beraz, ezinezkoa.

Feedbacka