Saltatu nabigazioa

2c. Jarrerak eta jokabideak

Gaur egun jarrera kontzeptuak gizarte psikologian garai batean izan zuen zentralitatea ez duen arren, interesgarria da jarreren eta jokabideen arteko harremanaz ditugun usteak aztertzea. Izan ere, haur eta nerabeengan ikusten ditugun jokabide batzuk automatikoki lotu ohi ditugu beren jarrerekin ("Ez du euskara erabiltzen, beraz, ez du motibaziorik"), lotura zuzen hori egiteko oinarri askorik ez badago ere.

Ados zaude beheko esaldiekin?

Galdera 1

Jokabideak, beti, gure jarreren araberakoak dira, hau da gure sinesmen eta sentimenduen araberakoak.

Galdera 2

Gure jarreren eta jokabideen arteko inkoherentziak tentsio psikologikoa sortzen du.

Galdera 3

Jarrerak dira hizkuntza praktiken (jokabide linguistikoen) eragile eta kausa nagusia.

Galdera 4

Jarreren kontrako jokabideek jarrera aldaketa eragiten dute.

Galdera 5

Errazagoa da jarrera aldaketa gertatzea kanpoko presioa handitzen denean.

Galdera 6

Jarreren eta jokabideen ateko disonantzia beti da norberaren baitatik sortutako arazoa.

Jarraian Esther Mugertzak 2015-16 ikasturtean Eskola Hiztun Bila jardunaldietan ikasleen atxikimendua eta hizkuntza jarrerak lantzeko irakasleen praktiketan oinarritutako orientabide zehatzak eta lagungarriak ematen ditu.

Ikusi bideoa eta erantzun galderak.

Esther Mugertza. Atxikimendua gelan.

com/watch?v=nRz6Rr6rPCM