Saltatu nabigazioa

4.4b Ingelesa eta euskal kultura

Ingelesa euskararen atxikimenduan

Ingeles irakasleak murgiltze ereduan zenbait eginkizun bideratu ditzake eta  nolabaiteko arrastoa utz dezake euskal hizkuntza eta kulturan bere irakasgaia (ingelesa) lantzen ari den bitartean, baldin eta  euskara eta euskal kulturari erreferentzia egiten badio. 

Errefentzia hori bi modutara, bederen, egin daiteke: 

  • Ingeleseko hiztegia, esamolde, hitz-berrien parean euskal ordainak paratzea.
  • Ingeles kultura edo ohituren inguruko lanketa garaian gureak diren antzeko  euskal kultura  eta ohiturak paratzea.

Jarduera hauen oinarrian zenbait ikuspegi kontuan hartzea: Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB) (G), Translanguaging (G) edota tokiko kultur erreferenteak ezagutzera ematea.

Esku-hartzearen testuingurua eta deskribapena

Testuingurua: Ingeleseko saioetan irakasleak ohikoa den moduan ingeles hizkuntza eta horrekin batera hango ohiturak ere lantzen ditu, baina oraingoan horien euskarazko ordainak eskainiko ditu. Jarduera eta esku-hartze hau edozein testuinguru soziolinguistikotan gelaratu daiteke.

Ikasmaila: Lehen Hezkuntzako 5. maila.

Ikasle kopurua: 22 

Ikasgaia eta irakaslea: ingelesa

Helburua: Ingelesa lantzeko garaian euskarazko ordainekin lotzea, esapideak  direla, ohiturak direla, kantak direla... Ikasleak ingeles-euskararen arteko hizkuntza transferentziak egiten trebatu eta ingeles eta euskal kulturaren arteko antzekotasun/desberdintasunak ezagutzera eman.

Esku-hartzearen deskribapena:

Ingeles irakasleak bere ikasgaiko edukiak lantzen ari denean euskarari eta euskal kulturari erreferentziak egitea  da bidea, ikasleek  beren ingurunearekin dituzten kultur-lotura ezagutu eta indartzeko. Aldi berean, ingeleseko hizkuntza gaitasuna landu eta horien euskarazko ordainak bilatzeko edota sortzeko eskatuko die ikasleei behar diren baliabideak eskura jarriz, hiztegiak esaterako.

Irakaslea ingeleseko  hizkuntza gaitasuna lantzen ari da ikasleekin eta bere programazioaren baitan Halloween gauari buruzko kultura zein hizkuntz edukiak landu ditu. Oraingoan, berezitasuna da  ikasleei Arimen Gauari buruzko (tokiko) ordaina eta  ezagutza ondoan ere paratuko diela horrela ikasleek ohitura hori bertan errekonozitu dezaten. Oro har, irakasleak horrelakoak lantzen dituenean ingelesa modu esanguratsuan eta dibertigarrian irakastea du bide, ikasleengan gaiarekin lotutako ahozko adierazpena eta hiztegiaren ezagutza bultzatu eta bereganatzeko.

  • Ikasgelan Halloween gaua Gau Beltzaren parean paratzea eta ezagutzera ematea. Horretarako tokiko jaieguna (Gau Beltza) erabili du, ikaskuntza hurbileko gai batekin lotuz eta horrek garrantzia hartzen lagundu die ikasleei. 
  • Era berean, ingelesezko hiztegia, esaldiak, esapideak eta egiturak praktikatzen dituzten bitartean, irakasleak ingeleseko hizkuntza baliabideen euskarazko ordainak eman dizkie.

Osagai linguistikoak

Galdera

Zer  osagai linguistiko landu du irakasleak jarduera honekin? 

Erantzunak

Afektibo-soziala

Pragmatikoa

Hausnartua

Sinboliko-kulturala

Feedbacka

Zure ustez, zer gertatu da?

Galdera

Irakasleak aukeratu duen jarduera egokia da helburua lortzeko? Zure ustez, zer aurreikuspen egin daiteke? Beheko aukeren artean, zer gertatu da eta zer ez? (Aukera bat baino gehiago marka daiteke).

Erantzunak

Ikasleengan eragin positiboa sumatu du.

Zenbait ikaslerengan eragin oso positiboak antzeman ditu.

Interes eta parte hartze txikia izan da ikasleen aldetik.

Feedbacka

Irakaslearen balorazioa

Galdera

Ingeleseko saioetan gaudenez, nik ingelesez hitz egiten diet baina posible da horrelako ariketa txikiak eginda bi hizkuntza hauen atxikimendua zertxobait handitzea.

Bai, ikasleengan eragin positiboa sumatu da.

  • Azalpenaren ondoren, ikasleek Gau Beltzaren funtsezko kontzeptuak hobeki ulertu zituztela  nabaritu zen, gaiarekin lotutako galderak erantzutean argitasun handiagoa erakutsi baitzuten. Oro har, esku-hartzeak taldeko gehiengoaren ikaskuntza sendotzen lagundu zuen
  • Aurretik ingelesarekin zailtasunak  zituzten ikasle batzuek modu aktiboagoan parte hartzeko aukera izan  zuten eztabaidetan, eta ulermen sakonagoa erakutsi zuten kultura eta hizkuntza edukietan. Beraz, eragina  nabarmenagoa izan zen ikasle hauengan.  Ingeles maila altuagoko ikasle batzuengan ez zen aldaketa handirik sumatu, haien ulermena nahiko sendoa baitzen lehenagotik ere.
  • Esku-hartzea eraginkorra izan zen ikasleen hizkuntza ulermena hobetzeko, bereziki hizkuntza kulturarekin lotzean, Gau Beltza kasu. Ikuspegi horrek hizkuntzarekiko atxikimendua errazten du, ikaskuntza esanguratsuagoa eta testuinguruan kokatuagoa egiten baitu. Parte-hartze aktiboa sustatu zuen eta hiztegia eta egitura linguistikoak indartu zituen. Bide egokia da atxikimendu linguistikoa lantzeko, nahiz eta garrantzitsua den ikasle bakoitzaren beharretara egokitzea.
  • "Translanguaging" -aren oinarri pedagogikoa eta "iragazki afektiboa" izeneko kontzeptua  esku-hartze honen oinarrian egon dira eta  hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko lagungarriak izan dira.
  • Ingelesaren lanketan euskararekiko atxikimenduaren begirada kontuan hartzea eta bi hizkuntzen arteko harremantxo hauek  sortzea positiboa eta emankorra izan daiteke , eta, gerora, orain ingelesean lantzen ari garen gauzatxo hauek entzuten badituzte, euskarazko ordain horiek gogoratuko dituztela pentsatzen dut.

Zer-nolako aldaketa egin du irakasleak esku-hartze honetan?

Erantzunak

Txikia, baina ikuspegiarekin zerikusia duena.

Aurretik egiten zuenarekin alderatuta, ez du ezer aldatu.

Egiten duena erabat aldatu du.

Galdera

Zerekin lotuko zenuke "iragazki afektiboa" hizkuntzen ikaskuntzan?

Erantzunak

Ikasleak hizkuntza ikasteko dituen jarrera, motibazio, antsietate-maila eta autoestimuarekin.

Ikasleak hizkuntza ikasteko erabiltzen dituen ordu kopuruarekin.

Ikasleak hizkuntza ikasteko testuinguru askea izatearekin.

Gaitu JavaScript