Saltatu nabigazioa

1g. Zergatik landu ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna

Ikasleek ba al dakite euskaraz?

“Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?” artikuluan Mikel Zalbidek galdera horri erantzuterakoan laburtuta hauxe dio:

Eredu elebidunetan eta, jakina D ereduan, galdera horren erantzuna baiezkoa da (ikasleek badakite euskaraz), hala ere, erantzuna ez da erraza, ez borobila. Eta horren aurrean beste galdera bat egin behar dugu: ikasleek zenbat dakite euskaraz?   Eta erantzuna ez da bakarra:  "Ikasleak, oro har, aski euskara-maila ezberdinez ateratzen dira izan ere gure eskoletatik, 16-18 urtera iritsitakoan. Gaztelaniaz ere ez dira den-denak maila berekoak ateratzen, ez hitzez eta ez idatziz; baina euskara aldetik beraien arteko aldeak handiagoak dira askoz. Faktore asko dira, ez bakarra zenbat dakiten zehazteko garaian."

  • Hizkuntz eredua.
  • Etxea-auzo-giroa-lagunartea (gertuko komunitatea).
  • Bakoitzaren adimen-maila.
  • Ikastetxearen hizkuntza planteamendua.

2003ra artioko emaitzek aztertuta (azken 20 urtekoak, dio berak), komuneko hainbat puntu ikusten dira: 

  • Ikasleak euskarazko gaitasun pasiboetan (entzunaren eta irakurriaren ulermenean) trebeago dira  aktiboetan  baino (idazten eta, batez ere, hitz egiten baino).
  • Aurrera egin da euskarazko aldaera edo erregistro jaso-formal-espositiboetan,  eta atzera egin da mintzajardunaren esparru informal, barrenkoi-intimoetan.
  • Aurrera egin da, oro har, euskara batuaren ezaguera formalean eta aplikazio praktikoan.
  • Atzera egin da ohiko hots-ebakeran eta  doinueran.

Iturria: ZALBIDE, M.: “Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?” in www.erabili.com. 2003-07-07 

Zergatik landu behar da ahozkoa eskolan D ereduan, eredu elebidunetan?

Galdera

Aukeratu zuzena.

Erantzunak

Ikasleak, oro har, trebeagoak direlako gaitasun pasiboetan aktiboetan baino.

Ahozkoak erregistro barrenkoi-intimoa eta ez formala lantzeko aukera ematen duelako.

Euskarazko hots-ebakera lantzeko aukera ematen duelako.

Aurreko aukera guztiak zuzenak direlako.

Feedbacka

Uri Ruiz Bikandi. Interakzio didaktikoa.

Uri Ruiz Bikandi irakasle eta ikertzailearen  hitzaldia entzun (4:58'-16:45') eta erantzun galderak. 

Eskola Hiztun Bila, 2009.

com/watch?v=0xcfrSDIRLQ?si=xWFHaT9Qok6-pvWA&t=288