Haurrek eta gazteek, edozein hiztunek bezala, mintzatzeko molde ezberdinak behar dituzte komunikazio egoeraren arabera (entzuleak, gaia, testuingurua eta helburu komunikatiboa). Gertuko komunitatean egunerokorako erabiltzen den hizkera ez formalenetik, hainbat egoera formaletan erabili beharreko modu jasoagoetara. Irudi honek ez formal/formal lerro jarraituan kokatu ditu haur eta gazteen behar komunikatibo nagusiak. Kontuan hartu jarraian proposatzen dizugun ariketa egiterako orduan.