Saltatu nabigazioa

4.5a Zubia

Jarduera hau Motibazioa Sustatzeko Baliabideak blogean prestatutako jarduera da. Jarduera irakasleak gelaratzeko ia prest dago, baina komeni da irakasleak gelara eraman aurretik irakurtzea eta dagoen materiala ikustea ea dena ongi dagoen. Komeni da ere bai irakasleak hala aurreikusten badu  denboralizazioa aztertzea.

Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgaian egiteko guztiz aproposa da, baina  bestelako ikasgaietan  eta tutoretzan ere gelaratu daiteke. Mugimendua eskatzen duen jarduera izanik Gorputz Hezkuntzan egiteko ere aproposa da.

Esku-hartzearen testuingurua eta deskribapena

Testuingurua: Ikasleen artean aurreiritzi ugari daude hizkuntzen tamainari buruz eta bestelako edukiei buruz. Batzuek uste dute euskara hizkuntza txikia dela, eta euskaldunok oso gutxi garela. Gainera, haien ingurunean euskararen presentzia soziala txikia da. 

Ikasmaila: DBHko 3. maila

Ikasle kopurua: 22

Ikasgaia eta irakaslea: Gorputz Hezkuntza, Euskal Hizkuntza eta Literatura

Helburua:   Joko honen bidez ikasleek  aurreiritziak zer-nolako eragina duten ikusiko dute, eta horren ordez zenbait datu errealez jabetuko dira. Bakoitzak baduela bere pertzepzioa eta, euskararen kasuan, tamaina erlatiboa dela, askotan txikia dela esaten dugula ondoan ditugun hizkuntza komunitateak oso handiak direlako.

Esku-hartzearen deskribapena: 

Irakasleak ikasleekin Zubia MSBko jarduera gelaratuko du. Jokoa da eta hauxe da ikasleei esaten zaiena: "Pirañaz betetako ibai batean zaudete eta zintak markatutako ibilbidea da pirañetatik libratzeko zubi bakarra. Beraz, zubitik atera gabe aritu beharko duzue joko osoan zehar."

Zure ustez zer gertatu da?

Galdera

Aukeratu zuzena.

Erantzunak

Joko bat denez eta irakaslearen ustez seriotasunik ez zegoenez, ikasleek ez dute ezer ikasi.

Jardueraren alderdi ludikoa lagungarria izan da edukiak trasmititzen.

Galdera

Aukeratu zuzena.

Erantzunak

Gogoeta txikiak gertatu dira, esaterako, harritu egin dira zenbait daturekin.

Gogoeta sakonak eta borobilak egin dituzte ikasleek.

Gaitu JavaScript

Irakaslearen balorazioa

Jarduerak ez du egokitzapenik behar, nire ustez, beraz, halaxe utzi dut. Ikasleek jarduera erraz ulertu dute eta gustura aritu dira.  Ikasleak ordenatzeko garaian, hizkuntzara hurbildu aurretik beraien ezaugarrien arabera  ordenatu izan ziren: altueraren, adinaren, bailarako bizilekuen arabera...

Oso ongi aritu ziren; eserita ez egotea den edozertan ongi aritu ohi dira. Jarduera dibertigarria izan denez beraientzako, parte hartzaile aritu dira.

Kike Amonarrizen bideoan azaltzen den moduan ez zuten euskara 1etik 10erako baremo horretan 9. puntutik gora kokatzen eta harritu egin dira, hala delako. 

Galdera 1

Ikasleak ohartu dira euskararen tamainari buruz uste zutena ez dela horrela.

Galdera 2

Gelako ohiko dinamiketan mugimendua sartzea lagungarria da.

Galdera 3

Ikusi da horrelako joko batek lagundu dezakeela zenbait eduki soziolinguistiko zabaltzen.