Saltatu nabigazioa

3b. Familiatik eskolaren eginkizuna osatzen

Ikasleen (seme-alaben) atxikimendu linguistikoan...

Ikasleen atxikimendu linguistikoan familiaren eginkizuna nabarmena eta beharrezkoa da, gainera, hizkuntzaren erabilerak familian badu beste ukitu bat: familia giroa intimoa da, sentimendu eta emozioen mundua, barrenkoia.

Adibidez, Kataluñan 3000 familiarekin egindako ikerketa batean ikusi dute familian dagoen giroak eragin handia duela errendimendu akademikoan. Giro horretan eragiten du, besteak beste, eskola eta etxea konektatuta egoteak (modu batera edo bestera), elkarri begi onekin begiratzeak eta familiaren parte hartzeak eskolaren bizitzan jarduera edo molde ez formalen bidez. Adibidez, familiak giroan eragin dezake seme-alabei eskolan egiten dutenari buruzko interesa erakutsiz, galdetuz zer moduz ari diren, ea gustura ari diren, ea zerbaitek kezkatzen dituen. Eragile bakoitzak bestearen lana eta eginkizuna begi onez ikustea ezinbestekoa da, horrek  elkarrenganako espektatibak egokitu ditzakeelako.

Beraz, familian seme-alaben hizkuntza atxikimendua eta gaitasuna sustatzea, lantzea eta osatzea ona da ikasleen ibilbide akademikorako. Batetik, eskolarekin izanen duen harremanean esku-hartzeak osatu eta bultzatu ditzakeelako; bestetik, aisialdia nola aukeratu, planifikatu, programatu dezakeelako seme-alaben hizkuntz atxikimendua eta gaitasuna osatze aldera.

Eskolarekin harremanetan egon

Galdera

Familia eta eskolaren arteko harremanaren egitekoa ikaslearen jarraipena egitea da, esate baterako, honako gaien inguruan: ikaskideekin harremantzean ze hizkuntza praktika ezartzen diren aztertzea,  seme-alabaren hizkuntz gaitasuna ezagutzea...

Ikasleek (zuen seme-alabek) gaztelania erabiltzeko zenbait arrazoi  izan ditzakete, besteak beste, adinaren arabera gaztelania praktikatu nahi izatea; ikaskideengandik ez bereiztea, ikaskideek gaztelania erabiltzen badute ohiko praktika gisa; gaztelaniaz erraztasun handiagoa izatea; taldearen ezkutuko araua gaztelaniaz aritzea izatea... Beraz, praktika hauek aldatzeko ezinbestekoa da eskolarekin batera esku-hartzea. Horrelako egoerekin kezkatuta egonez gero, horiek irakasleari aipatzea komenigarria da irakasleak gelan  esku hartzeko eta egoerari konponbidea emateko.

Kasu horietan familiak irakasleak hartutako neurriak ezagutu, babestu eta bere esparruan bultzatzea lagungarria da. Etxean gertatzen dena azaltzeko mezu zehatzak eman daitezke eta konponbidea jartzeko bide honetatik joan daitezke: seme-alabei egoera horiek ulertzeko laguntza eskaintzen joatea da bidea, esaterako, euskaraz hitz egitea  garrantzitsua da erraztasuna eta gaitasuna hobetzeko.

Ikasleen artean euskaraz ez aritzeko arrazoien artean  zein EZ da ohikoena? Aukeratu zuzena.

Erantzunak

Taldean onartuak izateko nahia.

Oraindik hizkuntza-maila oso txikia izatea.

Gaztelaniaz erraztasun gehiago izatea euskaraz baino.

Euskararen kontra egotea eta atxikimendu falta.

Feedbacka

Aisialdia-Jarduera ez formalak

Jarraian aisialdia eta familia uztartzeko aholku batzuk proposatzen dira. Zeintzuk dira aholku onak (Egia) eta zeintzuk txarrak (Gezurra)?

Galdera 1

1. aholkua. Seme-alabekin eginen ditugun edota haiek eginen dituzten euskarazko aisialdiko jarduerak euskaraz programatu eta planifikatzea.

Galdera 2

2. aholkua. Seme-alabek  jasoko dituzten euskarazko aisialdiko jarduera motak askotarikoak izatea, haien gustukoak, hizkuntzaren erabilera bultzatzen dutenak...

Galdera 3

3. aholkua. Jarduera ugari egin daitezke eta baliabide ugari erabil daitezke zuen seme-alaben hizkuntza baliabideak handitzeko eta aberasteko. 

Galdera 4

4. aholkua. Euskaldun gutxiko eremu batean bizi baldin bazarete, eremu euskaldunetara bisitak egitea, familia eta lagun euskaldunekin harremanetan jartzea...