Saltatu nabigazioa

1f. Komunikazioaren izaera kolektiboa

Hizkuntzaren erabilpena izatez kolektiboa da. Horregatik, atxikimendu eta erabilera linguistikoak sustatzea helburu badugu, garrantzitsua da askotan gure esku-hartzeen xedea diren taldeen izaeraz hausnartzea.

Jarraian Pello Jauregiren artikulu bateko paragrafoak irakurriko dituzu eta hutsuneetan zenbait kontzepturen artean aukeratu beharko duzu esaldiak zentzuz osatzeko.

Iturria: Jauregi, P. (1993) "Euskararen erabilpena eta berezko giza taldeak" Ele 13, 71-101

 

Osatu testua hitz egokiak aukeratuta. Hitz bakoitza behin bakarrik erabili behar duzu.

  • Taldeek bizitza propioa dute eta gizabanakoaren eta gizartearen artean kokatzen dira. Beraz, dimentsio indibiduala eta sozialaren artean bada beti dimentsio bat.
  • Giza taldeak sistemak dira, alegia, gizabanakoen arteko harremanek sistemak osatzen dituzte. Harreman sistemak dira taldeei propioa ematen dietenak.
  • Talde giroak joko-arau jakinak markatzen ditu eta posible dena eta ez dena mugatzen du. Eremu horren barrenean diharduen gizabanakoak horien barnean jokatu ohi du. Hori alde bat besterik ez da: taldeak nola mugatzen duen gizabanakoa, hain zuzen ere. Beste aldea da taldekide berek euren elkarrekintzetan sortzen dutela taldearen giroa, berek sortzen dituztela arauak eta mugak. Hitz batez, gizabanakoek taldeen mugatzailea jasotzen dute eta aldi berean beraiek sortzen dute errealitate kolektibo hori.
  • Hizkuntzaren erabilpenaren arazoa bere errotik bertatik kolektiboa da. Harremanak konplexuak dira, badute historia, nortasun propioa, finkatuak eta arautuak daude. Hizkuntzaren aldaketak sistemaren erroari (komunikazio bideari) astindu galanta dakarkio. Aldaketak dakar berarekin. Hizkuntza zaharraren aldeko indarrak oso aktiboak dira eta abantaila ugari dituzte.
  • Taldekide guztiek besteengan duten eragina ez da igual-iguala. Batzuek edo autoritate moral handiagoa izaten dute beste batzuek baino. Akaso batzuk, inguruan sortzen duten ikaraz balia daitezke euren eragina nagusitzeko. Beste aldean, hainbaten iritzi eta esanak baztertuak izan daitezke, hierarkian duten kokapen baxuaren ondorioz. Hitz batean, botere sortzen da taldean. Taldekide bakoitzak toki jakin batean kokatua ikusiko du bere burua, eta horren arabera jokatuko du. Hierarkiaren puntan dagoen kideak hizkuntza berria eskuratzeko prozesuan bere estatusa arriskuan ikusiko balu boikotari ekin liezaioke.

Gaitu JavaScript