Saltatu nabigazioa

4.5. Bigarren Hezkuntza: Atxikimendua hobetzea

Bigarren Hezkuntzan ez da apaltzen hasiera-hasieratik hiztunaren atxikimenduan eragiten duten faktoreen garrantzia: egoera komunikatiboaren araberako gaitasun linguistiko egokiak menderatzea ala ez, euskara komunikazio hizkuntza hautatzen denean gertuko hiztunengan aldeko erantzuna eta babesa sentitzea edo ez eta, azkenik, hizkuntza praktikei zentzua emateko oinarria den kulturaren ezagutza aberatsa izatea ala ez.

Hiru faktore horiek jarraitzen dute bigarren hezkuntzako ikasleen hizkuntza atxikimendua baldintzatzen, baita praktika linguistikoak ere. Beraz, irakasleen ahalegin didaktiko eta pedagogikoak jaso beharko ditu ikasleek arlo horietan dauzkaten beharrak:

  • Hizkuntza akademikoarekin batera, adin honi dagokion hizkuntza ez akademikoa aberasteko baliabideak.
  • Akatsak akats, eta lotsak aparte utzita, euskara erabiltzeko giro lasaia eta abegikorra aurkitzea.
  • Heldu bihurtzeko bidean ikasleek behar dituzten erreferentziak euskal kulturak eskaintzen duen munduan bilatzeko ezagutza eta gogoa.

Edonola ere, faktore horien lanketa aurreko hezkuntza etapetan egin denez, bigarren hezkuntzari buruzko atal honetan batez ere atxikimendu hausnartuari buruz arituko gara.

ATALAK ARIKETAK
4.5. Bigarren Hezkuntza: Atxikimendua hobetzea
4.5.1. Irakaslearen rola eta estrategiak 4.5a Zubia
4.5.2. Esku-hartzeak programatzeko laguntzak: MSB webgunea 4.5b Lehen hitza euskaraz
4.5.3. Soziolinguistika jakintzagaiaren ekarpena 4.5c Ibaia
4.5d Ohiturak eta urtaroak