3c. Eskola-udalerria-eskualdea
Eskola-familia-udalerria
Eskola, familia eta udalerriaren arteko aisialdirako eskaintzaren koordinazioaren helburuetako bat, besteak beste, eskolan edota etxean barneratutako hizkuntza gaitasuna osatzea da: hizkera ez formala landuz eta erabiliz eta gertuko harreman ez formalak euskaraz eraikitzea.
Feedbacka
Egia
Feedbacka
Gezurra
Jarduera ez formalekin etxean egutegi eta programazio bat osatzea, hizkuntzaren alderdi ludiko hori bizi dezaten eta haien gaitasuna aberastu dezaten. Hiztun osoak izateko bidean beharrezkoak dira. Hiztunok trebakuntza behar dugu erregistroetan, kalean ere hizketan eroso sentitzeko adierazkortasuna lortzeko, beraz, jarduera horietara joatea beharrezkoa da, eta mundu hori guztia ipuin kontalariak. Seme-alaben gustuko jarduerak: ikuskizunak, ipuin kontalariak, abestiak, ipuinak, liburuak, komikiak, marrazki bizidunak, eskolaz kanpoko jarduerak… Jarduera ugari egin daitezke eta baliabide ugari erabil daitezke zuen seme-alaben hizkuntza baliabideak handitzeko eta aberasteko. Euskaldun gutxiko eremu batean bizi baldin bazarete, eremu euskaldunetara bisitak egitea...
Feedbacka
Egia
Lagunekin eta ikaskideekin parkean jolasten ari direnean nola hitz egiten duten erreparatu eta gaztelaniaz bada, horiek bideratzeko moduak aurkitu, beti ere zeharkako bideak. Zuek jolas horietan parte hartu noiz behinka, euskarazko jolasak proposatu, eta ez esan besterik gabe eta modu txarrean euskaraz egiteko. Batzuetan lagunekin komunikatzeko behar bereziak dituzte, hizkuntza aldetik eta horiek ematea izan daiteke konponbidea. Irakasleei galdetzea zer egin dezaketen eta kezka adieraztea.
Adin bakoitzak bestalde, baditu bere behar linguistikoak eta horiek adinka sailkatuta daude ERA webgunean.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia