Saltatu nabigazioa

4.3a HH-Ahozko-korapiloak

Haur Hezkuntzako geletan errutinek berebiziko garrantzia  dute eta baliabide egokiak dira, besteak beste, ikasleek hizkuntza ikasteko. Hizkuntza  irakasteko  baliabide ugari daude eta irakasleak horiek baliatu ditzake. Beraz, nahiz eta hemen aho-korapiloak aipatu, irakasleak hala nahi badu beste batzuk ere erabili ditzake: abestiak, ipuinak...

Esku-hartzearen testuingurua eta deskribapena

Testuingurua: gela honetan ikasle gehienak etxetik erdaldun datoz, batzuk Haur Eskolan hasi ziren euskara ikasten eta beste batzuk eskolan Haur Hezkuntzan  3 urterekin. Ingurune soziolinguistikoari dagokionez euskaldunen proportzioa  gutxi gorabehera % 20aren bueltan dago.

Ikasmaila: HHko 3. maila (5 urte)

Ikasle kopurua: 16

Ikasgaia eta irakaslea: tutorea eta hizkuntza irakaslea.

Helburua:   Euskarazko aho korapiloak ikastea erabiltzeko eta zeharka hizkuntza erabiltzeko gogoa piztea.

Esku-hartzearen deskribapena: 

  • Irakasleak aho korapiloak errutina moduan landu ditu,  jolasa eta erritmoa erabiliz eta horrela  hiztegia eta zenbait fonema ikasiko dituzte ikasleek. Dinamika hau errutina bihurtu nahi dute bi arrazoiengatik: alde batetik, ikuspegi pedagogikotik errepikapenaren bidez ikasleek oinarrizko jakintzak hobeki menderatzen dituztelako eta erritu guztiek bezala, segurtasuna transmititzen dielako, eta beste alde batetik ikasleek eskatzen dituztelako. Hori dela eta, programazioan eta lehendik ezarrita zituzten errutinetan txertatu dituzte. 
  • Aho-korapiloak esatea ikasleei erronka moduan proposatu zaie eta irakasleak horiek probatzera animatu ditu.  Horretarako taldekatze desberdinak egin ditu: talde handian aurkezten ditu, aho-korapiloak talde txikitan errepikatzen dira ahotsa modelatuz (altuago, baxuago, motelago, azkarrago...) eta ondoren dramatizazioaren bidez landu dira (uretan sartuta egongo bagina bezala, hotzeria edukiko bagenu bezala, nekatuak egongo bagina bezala...).

Zure ustez, zer gertatu da?

Galdera

Jardueraren deskribapena eta helburua ikusita zure ustez zer da gertatu dena. (Aukera bat baino gehiago markatu daiteke).

Erantzunak

Irakasleak baliabide honi ikusten ez zizkion aplikazioak ikusi dizkio.

Aho-korapiloak lantzeak ez du inolako eraginik izan ez ikaslearen, ez ikastaldearen hizkuntz erabileran.

Ikasleei gustatu zaien baliabide bat da.

Feedbacka

Irakaslearen balorazioa

Galdera

Ikasleek oso harrera ona egin diote aho korapiloak ikasi eta erabiltzeari, oso gustura aritu dira. Ikusi dugu egunerokotasunean aho-korapiloak errepikatzen dituztela eta eduki honetan agertzen den hiztegia erabiltzen dutela. Erabilgarriak dira fonetika lantzeko eta ahoaren giharraren garapenerako. Atsegina da ikustea hiru urteko umeak nola saiatzen diren eta nola esperimentatzen duten. 

Batzuek landutako aho-korapiloak etxean entzun dituzte, beste batzuek, ordea, ez.

Ahotsarekin jolasteak ikasleengan motibazioa pizten du eta aukera asko ematen dizkigu. Ikasleei dinamika gustatu zaie eta asmoa dugu gero eta maiztasun handiagorekin
erabiltzeko asmoa dugu, errutina moduan programaziora gehituko dugu  baina ez da egunero errepikatzeko jarduera.

Irakaslearen jardunari begira zein erabaki EZ dute haien praktika pedagogikora gehituko?

Erantzunak

Aho-korapiloen lanketa errutina bihurtuko dute.

Aho-korapiloak lagungarriak dira hiztegia zein fonetika lantzeko.

Egunero erabiliko ditugu hemendik aurrera.

Hasi dira saiatzen eta probatzen ahoarekin jolasten eta abileziak trebatzen.

Feedbacka