Saltatu nabigazioa

4.5.3. Soziolinguistika jakintzagaiaren ekarpena

Bigarren hezkuntzako goiko mailetan soziolinguistika eta psikolingustika arloen zenbait kontzeptu eta azalpen interesgarriak izan daitezke ikasleen atxikimendu linguistikoa indartzeko ordura arte mailaz maila egindako lanketa borobiltzeko eta orokortzeko.

Dena den, azpimarratu behar da soziolinguistikaren ekarpena Batxilergoan edo DBH eta Lan Heziketako goiko mailetan kokatu behar dela eta zentzua hartzen duela baldin eta ikasleek, aurretik, adin bakoitzari egokitutako hausnarketa egiteko aukera izan badute. Izan ere, irakasleak gertuko testuinguruan kokatu gabeko eduki edo kontzeptu multzoa ikasarazteko tentazioari eutsi behar dio, soziolinguistika kontzeptuek ezer gutxi lortuko baitute ikaslearen bizipenekin lotuta ez badaude.

Adibide gisa, MSB webguneko jarduerak sailkatzerakoan erabilitako kategorietan kokatu daitezkeen zenbait kontzeptu soziolinguistiko zerrendatuko ditugu. Horien eta formazioan agertutako gainerako kontzeptuen azalpen laburrak bildu dira Glosarioan. Bestalde, bibliografiako dokumentuak erabil daitezke soziolinguistika jakintza arloan sakontzeko.

 Hiztuna, norbanakoa  Atxikimendu Linguistikoa, Leialtasuna, Hizkuntza Ideologia, Estres Linguistikoa
 Hiztun taldea, ingurune hurbila  Hizkuntza Komunitatea, Hizkuntza Erregistroak, Arnasgunea
 Kulturaren transmisioa  Tradizioa, Globalizazioa, Kultur kontsumoa eta sormena
 Hizkuntzaren ekologia  Ekologia Linguistikoa, Minorizazioa, Diglosia, Hizkuntzaren ordezkapen eta berreskurapen prozesuak, Hizkuntza politika eta Hizkuntza plangintza, Hizkuntza eskubideak, Ofizialtasuna