Sarritan, gelan zenbait esku-hartze burutu beharko ditugu aldaketak bideratzeko, eta esku-hartze horiek ez dira jarduera solteak, baizik eta helburu batetik propio diseinatutako esku-hartze didaktiko-pedagogikoak. Errezeta eginak ez direnez, irakaslearen aldetik burua urratzea eskatzen dute. Apika, maiz pentsatu gabe egin ditugun keinu eta erabaki didaktikoak izan daitezke, baina oraingoan proposamena da horiei buruz pentsatzea eta esku-hartzea, alegia, kontziente egitea, egiten ari garenaz ohartzea eta horri neurria hartzea (denboran, emaitzetan...).
4.3c LH2-Esku-hartze didaktiko-pedagogikoa
Esku-hartzearen testuingurua eta deskribapena
Testuingurua: Irakasleak ikusten du gelan euskaraz ongi moldatzen den ikasle bat, onartua dagoena, neurri batean besteendako ere eredu badena, gaztelaniaz aritzen dela nahikotxo harremanak gaztelaniaz burutzen ikaskideekin.
Ikasmaila: Lehen Hezkuntzako 2. maila
Ikasle kopurua: 20
Ikasgaia eta irakaslea: tutorea edota hizkuntza irakaslea.
Helburua: Nire helburu nagusia, etengabe eta edozeinekin gazteleraz jarduten zuen ikaslea geldi-geldi euskaraz jarduten has zedin lortzea izan da.
Esku-hartzearen deskribapena:
Irakaslea kezkatua dago eta esku-hartze bat pentsatu du egoera hori iraultzeko. Bere behaketaren ondorioz, ikusi du ikasleari agian konfidantza falta zaiola euskaraz aritzeko. Hori dela eta estrategia eta esku-hartze hau diseinatu du:
- Ikasleari konfidantza transmititzea euskaraz ongi moldatzen dela esanez eta euskaraz egitera animatuz, horretarako ikaslearekin bakarka hitz egin du, goxoa izan da berarekin eta errefortzu positiboa eskaini, eta egiten dituen aurrerapen horiengatik harro egon behar duela jakinarazi.Ikasleak talde handian txanda eskatzen duenean hitz egiten utzi eta ez moztu.
- Talde txikian lan egiten ari denean taldean paratu bere buruarengan konfidantza handia ez daukaten beste ikasle batzuekin baina aldi berean etxetik euskaldunak direnekin.
- Aldi berean, familiarekin modu koordinatuan lan egitea erabaki du. Horretarako familiarekin hitz egin du eta azaldu die bere kezka eta haien laguntza eskatu die, beraiek prest egon dira laguntzeko.
Zure ustez, zer gertatu da?
Irakaslearen balorazioa
Irakurri eta osatu
Gehiago jakiteko
Uri Ruiz Bikandiren hitzaldi labur hau entzutea, gela sistema gisa aipatzen du.
05:00'-16:45' https://youtu.be/0xcfrSDIRLQ?feature=shared&t=300
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia